• Erakusketa
  • UR-ESFERA

    Murgil zaitez uraren arloan erakusketa honetan, dela dituen propietate kimikoetan dela gizakion historian eta zibilizazioan izan duen eta duen eginkizunean. Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC) eta Aqualogyk sortutako erakusketa da.

    Hain zuzen, ur-esferan irtenbideak eta erantzunak bilatzen lan egiten duten ikertzaile adituenek egindako edukiak ditu erakusketak.

    Lehen zatiak, Ura eta Natura izenekoak, ziklo hidrologikoaren bidea, eta klimarekin eta ekosistemekin duen erlazioa jorratzen ditu. Bigarren zatiak, Ura eta Gizartea izenekoak, berriz, gizakiak uraren ziklo naturalean duen eragina lantzen du, kutsadura, edateko ona den ura eskuratzeko konponbideak, urak historiarekin, osasunarekin eta teknologiarekin duen erlazioa ahaztu gabe.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia
    Hurrengo eguneanLarunbata 16 de Azaroa
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 16 de Azaroa
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanOstirala 15 de Azaroa
    Ekitaldia

    Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.

    Hurrengo eguneanIgandea 24 de Azaroa