• Ekitaldia
  • Udazkeneko argazki-rallya

    Etorri zure argazki-kamerarekin udazkenaren koloreez gozatzera eta parte hartu gure rallyan. Sari bat irabaz dezakezu, zure argazkiak erakusketa batean ikusi, hautatuak badira, eta egun desberdin batez gozatu, naturan bertan!

    Eta haurrik baduzu, ekarri! Parte hartu eta parkeari eta naturari beste ikuspegi batetik begiratzen ikasten duten bitartean, ongi pasako dute.

    Rallyaren ordutegiak

    11:00etan. Parte-hartzaileei harrera egin eta rallyaren arauak azalduko zaizkie.

    11:30ean. Rallya hasiko da.

    12:30 eta 13:00 artean. Lanak jasoko dira.

    13:00etan. Bisita egingo da Uren Etxera.

    13:45ean. Argazkiak erakutsiko dira eta aperitiboa eskainiko da.

     

    Hautatutako argazkien erakusketa: azaroaren 23a eta urtarrilaren 12a artean, Mendillorriko ur-biltegiak irekita egoten diren ordutegian.
     

    Sarien banaketa: Urtarrilaren 12an, igandea, 12:00etan.

     

    ———

    Oinarriak eta izen-emateak

    Parte-hartzaileak: adin guztietako neska-mutikoak, gazteak, helduak. Familia osoek ere har dezakete parte.

    Izen-emateak: azaroaren 14a bitartean, osteguna, orrialde honetako formularioa beteta.

    Gaia: aurkeztuko diren lanek “udazkena” gaiarekin lotuta egon behar dute, eta esparruaren barnean eginda.

    Iraupena: parte-hartzaile bakoitzak ordu eta erdi izango du adierazten zaizkion arrastoak ebatzi eta, gehienez ere, bi argazki aurkezteko.

    Argazki-mota: sakelako telefonoa edo kamera konpaktua erabili ahal izango da argazkiak egiteko, eta gailuak ahalbidetzen duen kalitate handienarekin egin beharko dira (gutxienez 5 megapixel).

    Erakusketa: behin eman direnean parte hartu behar duten argazkiak, argazkilari profesional batek eta paisaiaren kontserbazioaren arloko ingeniari Marion Stefanie Disenowsk-ek eratutako epaimahaia izango da, gehienez ere, 30 argazki hautatzeko arduraduna. 30 argazki horiek Mendillorriko ur-biltegietako erabilera askotako aretoan jarriko dira erakusgai, azaroaren 23tik aurrera. Erakusketak irauten duen bitartean, bisitariek argazki onenari botoa emateko aukera izango dute, eta, hartara, boto gehien eskuratzen duten bi argazkiak izango dira edizioaren irabazle.

    Saria: kirol-kamera bat boto gehien eskuratzen duten bi argazkientzat. Horrez gain, erakutsitako argazkiaren A2 tamainarako erreprodukzioa egingo da, egile bakoitzarentzat.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • Concejo de Ustarroz, 31016 Iruña

    Berdegune bat, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata.

    5 Jarduera
    1 Paseo
  • Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Klima aldaketaren fenomenoaren, bere arrazoien eta aurre egiteko planteatzen ari diren erantzunen ezagutzan lagundu nahi du.

    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria