• Excursiones
  • Txangoa bizikletaz ibaiko ondarea

    David Alegría historian doktorea eskutik, bizikleta-paseo atsegin batez gozatuko dugu Ibai Parkean, eta ibai ondoan dugun ondareari buruzko datu bitxi asko ikasteko aukera izango dugu. 

    Hirugarren edizio honetan, San Andres Errotatik Soraurengo zubirainoko zatia egingo dugu, 12,6 kilometro inguru (joan-etorria). Hartara, ibilbide horretan, hainbat gune interesgarri aztertuko dugu, Ibai Parkearen zati batean ibiltzen garen bitartean.

    Behin Soraurenera iristen garenean, txipi-txapa lehiaketa egingo dugu. Gainera, nahiago duena ostatuan gelditu ahal da zerbait hartzen eta gero bere kasa egin dezake itzultzeko bide bera.

    Jarduera 10:00etatik 14:00etara egingo da.

    Zailtasuna: erraza

    Adina: 12 urtetik aurrera

    Gogoan izan ezazu San Andres Errotan Ibaia Anaia erakusketa bisitatu ahal duzula, klimari, meteorologiari eta gizakiok Arga-Ultzama ibaien ekosisteman izan dugun esku-hartzeari buruz gehiago ikasteko.

    __

    *Ez ahaztu segurtasun-distantzia gordetzea, maskara erabiltzea eta beharrezkoa denean gel hidroalkoholikoa aplikatzea. COVID-19arekin bateragarria den sintomarik baduzu, PCR baten emaitzaren zain bazaude edo etxean konfinatuta, ez etorri tailerrera.

    COVID-19aren protokoloarengatik, bertaratuko den pertsonaren zenbaki pertsonalak agertu behar du izen-emate bakoitzean.

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • Calle Errondoa, 1, 31610 Villava

    Situado en el corazón del Parque Fluvial, el Molino de San Andrés ocupa un lugar de encuentro desde su origen.

    7 Jarduera
    4 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAsteazkena 10 de Abuztua