• Bisita gidatua
  • Trapuketarien Zentrora | Bisita guidatuak

    Zentroa ezagutu nahi duzu, trapuketarien filosofia eta nola egiten dugun lan? Egunean biltzen ditugun ia 8.000 kilogramo arropa horiekin zer egiten dugun jakin nahi duzu? Arazo hori konpontzen nola lagundu dezakezun jakin nahi duzu?

    Egunero-egunero zaborretara botatzen ditugun milaka produktu kontsumitzen ditugu. Baina pertsona batentzat hondakina dena beste batentzat ilusioa izan daiteke, altxor bat!

    Naturan dena zirkularra da, dena aprobetxatzen da! Baina zergatik ez diogu guk eredu horri jarraitzen eta ez diegu beste aukera bat ematen hondakinei? Are hobeki, zergatik ez gara hasten gure kontsumo-ohiturak aldatzen eta benetan behar duguna baino ez dugu erabiltzen?

    Iraupen: 60 min

    Bisita gidatuen datak honako hauek dira:

    • 28/01
    • 25/02
    • 25/03
    • 29/04
    • 27/05
    • 24/06

    _____

    Gogoratu, zentro honetan bertan prestatu dugun Escape-roomean ere izena eman dezakezu eta bi jarduerak jarraian egin ditzakezu. Eman izena!

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia

    Murriztea, birziklatzea eta berrerabiltzea… Urrezko 3 arauen jaia beste urte batez itzuliko da Mendillorrira. Etxekoekin eta lagunekin gozatzeko eguna izango da, eta, horrez gain, hondakinak murrizten eta berrerabiltzen ikasiko duzu, modu ekologiko eta iraunkorrean.

    Hurrengo eguneanIgandea 28 de Mai
    Ekitaldia

    Etorri Mendillorriko ur-biltegietara eta murgildu jolas-parke batean, 2023ko Uraren Jaia ospatzeko. 

    Hurrengo eguneanIgandea 4 de Ekaina