Te eta infusio moduan bizitzaren plazer txikiak dastatzea gustatzen bazaizu, ez pentsatu bi aldiz eta etorri dastatze berezi eta iradokitzaile honetara!
Bertan, zapore eta lurrin desberdinak probatzeaz gain, tearen historiaz, te-mota desberdinez, fruta- eta belar-infusioez eta Rooibos esaten zaionaz hitz egingo dugu. Eta te-kikarakada edo infusio batez are gehiago gozatzeko trukoren bat ikasiko duzu.
Hauek dastatuko ditugu:
Jatorri desberdinetako te beltzak (Sri Lanka, India, Txina)
Japoniako eta Txinako te berdea.
Txinako te zuria eta te gorria.
Zenbait infusio-mota.
Izena emateko epea bukatu da
Adin guztietako hartzaileak
Gaztelania
Euskara
Doakoa
Inskripzioarekin
Jarduera nabarmenduak
Bisita gidatua
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.