Taldekako jarduerak
  • Bisita gidatua
  • Bisita gidatua: San Andres Errotaren Historia

    Gizakiok betidanik erabili izan dugu ura, indar higiarazle moduan, lan astunenetan laguntzeko. Horren adibide ezin hobea dira errotak. San Andres Errota industria ondarearen erakuskari interesgarria da, eta bisita honetan bere historia eta, denboran zehar, toki honetan uraren indarrari eman izan zaizkion erabilera desberdinak ezagutuko ditugu. Uharteko eta Atarrabiako herritarren ahaleginak batuta, XVI. mendean laboreetarako errota moduan eraiki zuten, eta geroztik etapa desberdinak izan ditu XIX. mendearen amaieran energia hidroelektrikoa ekoitzi eta irin zentral txiki bihurtzeko egokitu zuten arte. Bisita honetan, garai bateko Arbeizako irin errota zaharrak nola funtzionatzen zuen erakutsiko dizugu (egun, zati batean berreraikita dago instalazio honetan) eta nola sortzen duen Arga ibaiko urak energia elektrikoa.

    BISITAREN EGITASMOA

    • Multzo hidraulikoa interpretatzea: presa, ubidea eta errota
    • San Andres Errota bisitatzea: erakusketa, martxan dagoen zentral hidroelektrikoa, irin fabrikako jatorrizko makineria.

    MUGAK

    Mankomunitateak eskualdeko talde batzuen esku autobus zerbitzua jartzen du (bat urte natural bakoitzeko), hitzartzen den tokian taldea hartzeko.

    • Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago
    • 1,30 horas

    Taldekako jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Hizkuntzak: Gaztelera, Euskara
    Ordutegia eta egutegia: Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
    Iraupena: 1:00
    Parte hartzaile kopurua: Gutxienez 15 eta gehienez 30.

    Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
    Bisita gidatua

    Hizkuntzak: Gaztelera, Euskara
    Ordutegia eta egutegia: Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
    Iraupena: 2:30
    Parte hartzaile kopurua: Gutxienez 15 eta gehienez 60.
    Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrerakoak

    San Andres Errota
    Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago
    Hitzaldia/Tailerra

    Hizkuntzak: Gaztelera, Euskara
    Ordutegia eta egutegia: Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
    Iraupena: 2:00
    Parte hartzaile kopurua: Gutxienez 15 eta gehienez 30.
    Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrerakoak
    Betekizunak: Erabaki beharreko hondakin materiala, egunerokoa (brikak, ontziak, botilak…)

    Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.