Talde-jarduerak

15 lagunetik gorako edozein taldek –partikularrak izan edo elkarte edo talderen batekoak– du aukera jarduera hauek eskatzeko. Jarduera aukeratzea eta ardura hartzen duen pertsona heldu batek webgune honetatik eskaera egitea besterik ez da behar.

Hain zuzen ere, hauek dira aurki daitezkeen aukeretako batzuk: edaten dugun ura edateko on bihurtzeko tratamendua egiten duten instalazioak bisitatzea, sortzen ditugun ur zikinak arazten dituztenak edo hondakinak birziklatu ahal izateko bereizten dituztenak, hondakinei eta garraioari buruz gogoeta egitea, konpost ona egiten ikastea, edo ibaira hurbiltzea San Andres Errotatik.

Ezabatu

11 jarduera programatu

Berria Bisita gidatua Artetako gatzagak: ur geza, ur gazia

Bi iturburu, bata geza eta bestea gazia, kokaleku pribilegiatu batean.

Artetako iturburua Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
Eskatu
Bisita gidatua Etxera iristen zaigun ura (Arteta-Egillor)

¿Nondik etortzen da edaten dugun iturriko ura? Zenbat ur behar dugu Iruñerriko beharrei erantzuteko biztanle eta egun bakoitzeko? Eta etxean, zein da gure kontsumoa?

Artetako iturburua Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.

Eskatu
Berria Hitzaldia/Tailerra Uraren memoria Iruñerrian

Urak memoria eta oroitzapenak ditu. Bizitzan zehar, bizirako ezinbestekoa den likido honen inguruko bizipenak eta esperientziak gordetzen ditugu. Tailer honetan, argazkien eta objektuen bidez, urarekin izan dugun harremana ekarriko dugu gogora eta bizitzan zehar harreman hori aldatu den ikusiko dugu..

Horario libre. Sujeto a disponibilidad.
Eskatu
Berria Hitzaldia/Tailerra Ez nazazu botata utzi

¿Gogoan duzu zu txikia zinenean zer egiten zen hondakinekin? Tailer hau bereziki adineko pertsonentzat da, hondakinen gaikako bilketa indartzeko eta hondakinen kudeaketa nola aldatu den hausnartzeko, irudien eta jolasen bidez.

Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
Eskatu
Bisita gidatua Bisita gidatua: San Andres Errotaren Historia

Hizkuntzak: Gaztelera, Euskara
Ordutegia eta egutegia: Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
Iraupena: 1:30
Parte hartzaile kopurua: Gutxienez 15 eta gehienez 60.

Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago
Eskatu
Bisita gidatua Bisita gidatua: Pilategiaren Historia

Hizkuntzak: Gaztelera, Euskara
Ordutegia eta egutegia: Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
Iraupena: 1:30
Parte hartzaile kopurua: Gutxienez 15 eta gehienez 60.

Atarrabiako Pilategia Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
Eskatu
Berria Bisita gidatua Hiritar-zientzia parkean

Atera zure taldekideekin hiriko natura-ingurune batera, aurkitu izaki bizidunak, egin argazkiak haiei eta partekatu behatutakoa, iNaturalist aplikazioaren bidez, mundu osoko ikertzaileekin.

 

Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
Eskatu
Berria Hitzaldia/Tailerra Zero zabor filosofiakoak gara oso

Publiko orokorrarentzako tailer honetan, hondakinekin dugun harremanean sakontzen da: ondasunak kontsumitu eta erabiltzetik saihestu ahal diren hondakinen sorrera neurrigaberaino. ZERO ZABOR filosofiaren xedea da produktuak berrerabiltzea, produktu horiek hondakin edo zabor ez bihurtzeko.

 

Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
Eskatu
Berria Bisita gidatua Ekonomia zirkularra. Emausko Trapuketariak

Emausko Trapuketariek Berriozarren duten zentro berria ezagutuko dugu, arropa birziklatu eta berrerabiltzeko plantara bisita gidatua eginda. Ekonomia zirkularraren kontzeptua jorratu, eta objektuak eta jantziak konpondu eta berrerabiltzeak duen garrantzia egiaztatuko dugu.

Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
Eskatu
Berria Bisita gidatua Bisita Arazuriko Araztegira PLSTKK!

Ura araztea funtsezkoa da gizakion eta ingurumenaren osasunerako. Nola funtzionatzen du prozesu horrek? Nora iristen dira azkenean landa- edo hiri-inguruneetan botata uzten diren hondakin txikiak edo handiak? Badakizu poliesterrezko jantzi polar bat garbitzean milioi bat zuntz edo mikroplastiko askatzen direla uretan eta oso zailak direla bertatik kentzeko?

Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
Eskatu
Berria Bisita gidatua Ezagutu parkeko bizitza. Dibertsitate funtzionala duten taldeak

Ezagutzen al dituzu Ibai Parkeko biztanleak? Askotan ibiltzen gara paseoan bertan eta Parkeaz gozatzen dugu, baina ez diegu erreparatzen han bizi diren animalietako batzuei. Ibaian igerian dabiltzan ahateez gain badago beste hegaztirik? Eta landarerik? Eta beste animaliarik?

 

Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
Eskatu