• Bisita gidatua
  • San Andres Errotaren Historia

    Gizakiok betidanik erabili izan dugu ura, indar higiarazle moduan, lan astunenetan laguntzeko. Horren adibide ezin hobea dira errotak. San Andres Errota industria ondarearen erakuskari interesgarria da, eta bisita honetan bere historia eta, denboran zehar, toki honetan uraren indarrari eman izan zaizkion erabilera desberdinak ezagutuko ditugu. Uharteko eta Atarrabiako herritarren ahaleginak batuta, XVI. mendean laboreetarako errota moduan eraiki zuten, eta geroztik etapa desberdinak izan ditu XIX. mendearen amaieran energia hidroelektrikoa ekoitzi eta irin zentral txiki bihurtzeko egokitu zuten arte. Bisita honetan, garai bateko Arbeizako irin errota zaharrak nola funtzionatzen zuen erakutsiko dizugu (egun, zati batean berreraikita dago instalazio honetan) eta nola sortzen duen Arga ibaiko urak energia elektrikoa.

    BISITAREN EGITASMOA

    • Multzo hidraulikoa interpretatzea: presa, ubidea eta errota
    • San Andres Errota bisitatzea: erakusketa, martxan dagoen zentral hidroelektrikoa, irin fabrikako jatorrizko makineria.
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanOsteguna 19 de Abendua
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanOstirala 20 de Abendua
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 21 de Abendua
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanIgandea 15 de Abendua