• Hitzaldia/Tailerra
  • Safari botanikoa Arga ibaian

    Paseo gidatua Arga eta Ultzama ibaien ertzetan, Atarrabiatik eta Iruñetik igarotzean hartzen dituzten zatietan. Ibilbidean, flora-espezieak behatuko ditugu eta haien biologiaz, morfologiaz, banaketaz, ekologiaz ariko gara, bertakoak edo aloktonoak diren, eta abar…

    Gako tradizionalen bidez edo aplikazioekin nola identifika daitezkeen erakutsiko dugu, eta “Arga Ibaia” herritarren zientziako proiektua azalduko dugu. Hain zuzen, proiektu horiiNaturalist aplikazioan oinarrituta dago, eta bertan, interesa duen edonork egin ditzake florarekin edo faunarekin lotutako ekarpenak, Iruñerriko biodibertsitatea hobeki ezagutzen laguntzeko.

    Jarduera hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileen GauEuroparraren programazioaren barnean dago. Jarduera honekin batera, beste bi saio egingo dira: Saguzarrak nire hirian eta Jar itzazu zure geobetaurrekoak: Zer gordetzen duen Iruñeak bere zimenduen pean.

     

    .     

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • San Andrés kalea, 6, 31610 Villava

    Ibai Parkearen bihotzean kokaturik, San Andres Errota elkargunerako tokia da sorreratik.

    3 Jarduera
    4 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 4 de Otsaila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 4 de Otsaila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 4 de Otsaila
    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanOstirala 3 de Otsaila