• Erakusketa
  • Mapamundistas - Río

    MAPAMUNDISTAS 2016k lurraldeari buruzko hiztegi bisual bat proposatzen du, eta bertan hitz bakoitzari artista garaikide baten edo zenbaiten lana lotzen zaio. Atarrabiako Pilategirako, María Jiménez Morenok eta Nadia Barkatek “Ibaia” hitza hautatu dute, errotaren ingurune naturala gogora ekartzeko asmoz.

    Hartara, María Jiménez Morenok (Iruñea, 1978) ibai paisaia berreraiki du, landare elementuek eta elementu mineralek eratuta. Kakorratzez egindakoak dira, zurien, grisen, okreen eta berdeen gama kromatikoan. Bere aldetik, Nadia Barkatek (Bilbo, 1980) “No hoy ni mañana” izeneko seriea antolatu du erakusketarako. Bertan, argazkilaritzako prozedura zahar bat erabili du, zianotipoa, urdin koloreko irudi batzuen multzoa sortzeko, uretako munduarekin lotutakoak.

     

    www.mapamundistas.com

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAsteazkena 6 de Uztaila