PILATEGIA BISITA ETA TXALUPAZ IBAIAN BARRENA — 2021
Pilategia bisitatzea
Behin Pilategian, Ibaiaren oparia erakusketa ikusiko dugu, Iruñerriko Ibai Parkeari eskainitakoa. Bisitaldian, haurrek ibaiko biztanleak marrazteko aukera izanen dute: Andres ahatea, Aguxtina amuarraina, Sendoa karramarroa etab. Era berean, ikusiko dugu nola dabilen trapuak jotzeko pila edo makina zaharraren kopia. Makina horrek eraikinari izena eman dio, eta lan horrek garrantzi ekonomiko handia izan du mendez mende.
Txalupaz ibaian barrena
Pilategiaren ondoan, Ultzama ibaiak bere azken metroak egiten ditu, urak Argara isuri baino lehen. Han txalupan igoko gara, inguruko ondarea ikusteko: ermita, Trinitateko zubia eta Pilategia bera. Gero, ibaian gora joanen gara, ibaiko faunan eta landaretzan arreta jartzeko, eta ibaiak eskaintzen digu ikuspegi desberdina gozatzeko.
——— Non: Atarrabiako Pilategia Noiz: Larunbat eta igandeetan, maiatzaren 16tik ekainaren 13ra Ordutegia: 10:00 / 11:00 / 12:00 Iraupena: 2 ordu Ibilbidea: 400 m, Ultzama ibaian barrena Zailtasuna: erraza Jendea: Familientzako. 6 urtetik gorako haurrak
(14 urtetik behekoek heldu batekin joan beharko dute) Topalekua: Atarrabiako Pilategia Oharra: Komeni da aire zabaleko jardueretarako arropa egokia eta bustitzeko moduko oinetakoak eramatea
_
*Ez ahaztu segurtasun-distantzia gordetzea, maskara erabiltzea eta beharrezkoa denean gel hidroalkoholikoa aplikatzea. COVID-19arekin bateragarria den sintomarik baduzu, PCR baten emaitzaren zain bazaude edo etxean konfinatuta, ez etorri tailerrera.
COVID-19aren protokoloarengatik, bertaratuko den pertsonaren zenbaki pertsonalak agertu behar du izen-emate bakoitzean.
Izena emateko epea bukatu da
Adin guztietako hartzaileak
Gaztelania
Euskara
Doakoa
Inskripzioarekin
Jarduera nabarmenduak
Bisita gidatua
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.