Visita al Batán y paseo en balsa por el río
  • Ekitaldia
  • Pilategia bisita eta txalupaz ibaian barrena 2018

    • Non: Atarrabiako Pilategia
    • Noiz: Larunbat eta igandeetan, maiatzaren 19tik ekainaren 10ra
    • Ordutegia: Larunbatetan, 17:00, 17:45, 18:30
    •                   Igandeetan, 10:00, 11:00, 12:00
    • Iraupena: 2 ordu 
    • Ibilbidea: 400 m, Ultzama ibaian barrena
    • Zailtasuna: erraza
    • Jendea:  Familientzako. 6 urtetik gorako haurrak
    • (14 urtetik behekoek heldu batekin joan beharko dute) 
    • Topalekua: Atarrabiako Pilategia
    • Oharra: Komeni da aire zabaleko jardueretarako arropa egokia eta bustitzeko moduko oinetakoak eramatea

    Doako jarduera. Dena den, aurretik izena eman behar da

    Pilategia bisitatzea 

    Behin Pilategian, Ibaiaren oparia erakusketa ikusiko dugu, Iruñerriko Ibai Parkeari eskainitakoa. Bisitaldian, haurrek ibaiko biztanleak marrazteko aukera izanen dute: Andres ahatea, Aguxtina amuarraina, Sendoa karramarroa etab. Era berean, ikusiko dugu nola dabilen trapuak jotzeko pila edo makina zaharraren kopia. Makina horrek eraikinari izena eman dio, eta lan horrek garrantzi ekonomiko handia izan du mendez mende.

    Txalupaz ibaian barrena 

    Pilategiaren ondoan, Ultzama ibaiak bere azken metroak egiten ditu, urak Argara isuri baino lehen. Han txalupan igoko gara, inguruko ondarea ikusteko: ermita, Trinitateko zubia eta Pilategia bera. Gero, ibaian gora joanen gara, ibaiko faunan eta landaretzan arreta jartzeko, eta ibaiak eskaintzen digu ikuspegi desberdina gozatzeko.

     

     

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 28 de Apirila
    Erakusketa

    Dibulgaziozko erakusketa eta gogoeta egitekoa, mundua hobetu zuten emakume zientzialari batzuei buruzkoa.

    Hurrengo eguneanLarunbata 27 de Apirila
    Aisia

    Gune berri bat estreinatuko dugu: ostiralero egongo da zabalik, 16:00etatik 20:00etara

    Hurrengo eguneanOstirala 26 de Apirila
    Bisita gidatua

    Salestarren garai bateko komentua Iruñerriko Mankomunitatearen etorkizuneko egoitza izango da. 

    Hurrengo eguneanAsteartea 23 de Apirila