-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Bisita gidatua
-
Bisita gidatua
-
Hitzaldia/Tailerra
-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Beste batzuk
-
Bisita gidatua
-
Excursiones
-
Hitzaldia/Tailerra
-
Bisita gidatua
-
Excursiones
-
Erakusketa

Pilategia bisita eta txalupaz ibaian barrena
Atarrabiako Pilategira egingo den txango honetan, pila edo bola zaharraren kopia martxan ikusi ahal izango dugu (eraikinari izena ematen dion makina), eta, hartara, garrantzi ekonomiko handia izan zuen jarduera tradizional horren ezaugarriak ezagutu. Denbora horretan, txikiek ibaiko biztanleak marrazteko aukera izango dute: Andres ahatea, Josefina amuarraina, Aroa karramarroa…
Gainera, Ultzama ibaian gomazko txalupan ibiltzeko aukera eskaintzen dugu, inguru horretan dagoen ondarearen balioa ikusteko: ermita, Hirutasuneko zubia eta Pilategia. Gero, ibaian gora joango gara arreta berezia jartzeko ibaiko landareei eta animaliei, eta ibaiaren ikuspuntu desberdin batez gozatzeko.
Ez galdu txangoan parte hartzeko aukera!
———
Non: Atarrabiako Pilategia
Noiz: Larunbat eta igandeetan, maiatzaren 21tik ekainaren 12ra
Ordutegia: 10:00 / 11:00 / 12:00
Iraupena: 2 ordu
Ibilbidea: 400 m, Ultzama ibaian barrena
Zailtasuna: erraza
Jendea: Familientzako. 6 urtetik gorako haurrak
(14 urtetik behekoek heldu batekin joan beharko dute)
Topalekua: Atarrabiako Pilategia
Oharra: Komeni da aire zabaleko jardueretarako arropa egokia eta bustitzeko moduko oinetakoak eramatea
Bideo honetan, egun polit honetan egingo dugunaren laburpena ikus dezakezu:
__
*Ez ahaztu segurtasun-distantzia gordetzea, maskara erabiltzea eta beharrezkoa denean gel hidroalkoholikoa aplikatzea. COVID-19arekin bateragarria den sintomarik baduzu, PCR baten emaitzaren zain bazaude edo etxean konfinatuta, ez etorri tailerrera.
COVID-19aren protokoloarengatik, bertaratuko den pertsonaren zenbaki pertsonalak agertu behar du izen-emate bakoitzean.
Izena emateko epea bukatu da
-
2022/05/21tik 2022/06/12ra Igande eta Larunbat guztietan10:00 / 11:00 / 12:00
-
Adin guztietako hartzaileak
-
GaztelaniaEuskara
-
Doakoa
- Inskripzioarekin

Un entorno de indudable interés histórico y paisajístico en la muga entre la Cuenca de Pamplona y los valles prepirenaicos.