-
Erakusketa
-
Beste batzuk
-
Erakusketa

Pilategia bisita eta txalupaz ibaian barrena
Pilategia bisitatzea
Behin Pilategian, Ibaiaren oparia erakusketa ikusiko dugu, Iruñerriko Ibai Parkeari eskainitakoa. Bisitaldian, haurrek ibaiko biztanleak marrazteko aukera izanen dute: Andres ahatea, Aguxtina amuarraina, Sendoa karramarroa etab. Era berean, ikusiko dugu nola dabilen trapuak jotzeko pila edo makina zaharraren kopia. Makina horrek eraikinari izena eman dio, eta lan horrek garrantzi ekonomiko handia izan du mendez mende.
Txalupaz ibaian barrena
Pilategiaren ondoan, Ultzama ibaiak bere azken metroak egiten ditu, urak Argara isuri baino lehen. Han txalupan igoko gara, inguruko ondarea ikusteko: ermita, Trinitateko zubia eta Pilategia bera. Gero, ibaian gora joanen gara, ibaiko faunan eta landaretzan arreta jartzeko, eta ibaiak eskaintzen digu ikuspegi desberdina gozatzeko.
- Non: Atarrabiako Pilategia
- Noiz: Larunbat eta igandeetan, maiatzaren 18tik ekainaren 9ra
- Ordutegia:
- Larunbatetan, 17:00, 17:45, 18:30
- Igandeetan, 10:00, 11:00, 12:00
- Iraupena: 2 ordu
- Ibilbidea: 400 m, Ultzama ibaian barrena
- Zailtasuna: erraza
- Jendea: Familientzako. 6 urtetik gorako haurrak
- (14 urtetik behekoek heldu batekin joan beharko dute)
- Topalekua: Atarrabiako Pilategia
- Oharra: Komeni da aire zabaleko jardueretarako arropa egokia eta bustitzeko moduko oinetakoak eramatea
Doako jarduera. Dena den, aurretik izena eman behar da
Izena emateko epea bukatu da
-
Adin guztietako hartzaileak
-
GaztelaniaEuskara
-
Doakoa
- Inskripzioarekin