• Ekitaldia
  • Pilategia bisita eta txalupaz ibaian barrena

    Pilategia bisitatzea 

    Behin Pilategian, Ibaiaren oparia erakusketa ikusiko dugu, Iruñerriko Ibai Parkeari eskainitakoa. Bisitaldian, haurrek ibaiko biztanleak marrazteko aukera izanen dute: Andres ahatea, Aguxtina amuarraina, Sendoa karramarroa etab. Era berean, ikusiko dugu nola dabilen trapuak jotzeko pila edo makina zaharraren kopia. Makina horrek eraikinari izena eman dio, eta lan horrek garrantzi ekonomiko handia izan du mendez mende.

    Txalupaz ibaian barrena 

    Pilategiaren ondoan, Ultzama ibaiak bere azken metroak egiten ditu, urak Argara isuri baino lehen. Han txalupan igoko gara, inguruko ondarea ikusteko: ermita, Trinitateko zubia eta Pilategia bera. Gero, ibaian gora joanen gara, ibaiko faunan eta landaretzan arreta jartzeko, eta ibaiak eskaintzen digu ikuspegi desberdina gozatzeko.

    • Non: Atarrabiako Pilategia
    • Noiz: Larunbat eta igandeetan, maiatzaren 18tik ekainaren 9ra
    • Ordutegia:
    • Larunbatetan, 17:00, 17:45, 18:30
    • Igandeetan, 10:00, 11:00, 12:00
    • Iraupena: 2 ordu 
    • Ibilbidea: 400 m, Ultzama ibaian barrena
    • Zailtasuna: erraza
    • Jendea:  Familientzako. 6 urtetik gorako haurrak
    • (14 urtetik behekoek heldu batekin joan beharko dute) 
    • Topalekua: Atarrabiako Pilategia
    • Oharra: Komeni da aire zabaleko jardueretarako arropa egokia eta bustitzeko moduko oinetakoak eramatea

    Doako jarduera. Dena den, aurretik izena eman behar da

     

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Saguak salbatu. Atarrabiako eta Uharteko neska-mutikoen eta helduen ametsak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 21 de Iraila
    Aisia
    Hurrengo eguneanOstirala 20 de Iraila
    Aisia
    Hurrengo eguneanLarunbata 21 de Iraila
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 28 de Iraila