• Hitzaldia/Tailerra
  • Paseo etnobotanikoa eta sendabelarren tailerra

    Paseo etnozer? Etnobotanikoa!

    Mendillorriko ur-biltegietako parkean paseo lasai bat ematera gonbidatu nahi zaitugu, Silvia Akerreta Biologian doktorearekin.

    Inguru horretan dauden dozenaka landare eta zuhaitzak erakusten joango da, eta landare horiek medikuntzarako, kosmetikarako eta sukaldaritzarako dituzten erabilerak kontatuko dizkigu. Gainera, identifikatzen irakatsiko digu.

    Inguruneko sendabelarrak eta jangarriak erraz bereizteko jarraibideak emango dizkigu, eta nola biltzen diren, kontserbatzen diren eta izan ditzaketen erabilerak azalduko dizkigu.

    Gero, babespean, areto batean, ikuspuntu terapeutikotik udazken eta negurako erabilgarrienak diren landareak erakutsiko dizkigu, eta haiek konbinatzen eta prestatzen irakatsiko digu.

    ———

    Jarduera honetarako, irisgarritasun-neurriak ditugu eskuragarri. Egiguzu kontsulta!

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa
    Hurrengo eguneanAsteartea 19 de Azaroa
    Bisita gidatua

    Iruñerriko Mankomunitateak bisita gidatua antolatu du Arazuriko Araztegira.

    Hurrengo eguneanLarunbata 23 de Azaroa
    Ekitaldia

    Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.

    Hurrengo eguneanIgandea 24 de Azaroa
    Ikuskizuna

    Beste urte batez, zure laguntza behar dugu beirazko 2.530 botila berrerabilita egin behar dugun zuhaitz iraunkorra apaintzen bukatu eta gero pizteko.

    Hurrengo eguneanOsteguna 28 de Azaroa