• Hitzaldia/Tailerra
  • Paseo etnobotanikoa eta sendabelarreen tailerra

    Udazkeneko hotzeriari aurre egiteko, ikasi baltsamo espektorante naturala egiten.

    Mendillorriko ur-biltegietako parkearen ingurunean egingo dugun paseo lasai batean, Silvia Akerretak (doktorea da biologian, etnobotanikaria eta “Sabiduría popular y plantas curativas” liburuaren egilea) inguru horretako hamarnaka landare eta zuhaitz erakutsi eta azalduko dizkigu, eta, hartara, landareek gordetzen dituzten sekretuak ezagutuko ditugu. Beste erabilera etnografiko batzuen artean, sendatzekoak, kosmetikakoak eta sukaldaritzakoak ezagutzen joango gara, eta, aldi berean, landareak identifikatzen eta ezagutzen ikasiko dugu.

    Inguru horretako sendabelarrak eta jangarriak direnak modu errazean ezagutzen ikasiko dugu, eta haiek biltzeko eta kontserbatzeko modua eta aplikazioak azalduko dizkigu. Gero, baltsamo espektorantea egingo dugu, landareak eta olio esentzialak erabilita, hotzeria harrapatzen dugunean erabiltzeko.

    Jarduerak hiru ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera.

    JARDUERA HONETARAKO, IRISGARRITASUN NEURRIAK DITUZU ZURE ESKU. EGIN IEZAGUZU KONTSULTA!

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 21 de Uztaila