Orkoien | Bigarren eskuko eta trukerako azoka 2018
Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.
Ordutegia: 11:00etatik 15:00etara
Tokia: Iturgain plaza
Orkoiengo Udalak antolatuta, Mankomunitatearekin lankidetzan, bigarren eskuko eta trukerako azoka topagunea da eta aukera ezin hobea kontsumoari eta haren ondorioei buruzko gogoeta egiteko, eta bai gauzen bizitza baliagarria amaitzen duten ardurazko jokaerei eta birziklatzeari buruzko gogoeta egiteko ere.
Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, goiz atsegina igaroko duzu: arte, osagarri, bitxi eta baztertutako materialekin egindako altzarien erakusketa eta salmenta, antzerkia kalean, eta txikientzat arte tailerrak, truke eta berrerabiltze tailerrak, arkakuso merkatua, puzgarria eta jokoak.
ETORRI ETA SALDU
Antolatzaileek salmahai bat utziko diete beren produktuak saldu nahi dituzten partikularrei eta erakundeei.