• Erakusketa
  • Ontziak

    Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoko (Arteta) bildumakoak diren pieza etnografikoen hautaketa bat izango da erakusketa: ura, elikagaiak eta beste baliabide batzuk edukitzeko erabili izan diren piezak, tradizionalki natura-ingurunean bilduak, gizakiek baliatu ahal izateko gure lurraldean. 

    Erakusketaren asmoa da diseinuaren garrantzian eta ontzien etengabeko hobekuntzan sakontzea, ikuspuntu antropologiko batetik, buru-argitasuna eta eguneroko esperientzia inspirazio-iturri moduan erabiltzearen bidez aurrerabideari bidea egiten joan zaion berrikuntza nabarmenduta. 

    Erakusketa hau bideratuta dago bizimodu iraunkorren garrantzia nabarmentzera, objektu hauen bidez, ekosistemarekiko errespetua erakusten baitigute. Gogoeta egitera bultzatuko gaitu: gure arbasoek kontserbatzeko, aprobetxatzeko, berreskuratzeko eta berrerabiltzeko izan zuten garrantzia eta zenbat ikas dezakegun haietaz. 

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila