-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Bisita gidatua
-
Bisita gidatua
-
Erakusketa
-
Experiencias
-
Ekitaldia
-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Beste batzuk
-
Bisita gidatua
-
Bisita gidatua
-
Erakusketa
-
Erakusketa



Nola ausartzen dira?
Mundu osoko zientzialari asko, konpromisoa hartua duten eta klima-aldaketaren ondorioekiko sentiberak diren zientzialari asko, ozen mintzatu dira klima-aldaketa geldiarazi behar dugula eta gure bizimodua babestu behar dugula ohartarazteko. Gogoeta egiteko eta munduan egiten dugun egonaldia aldatzeko eskatzen digute. Nola ausartzen dira? erakusketak(Greta Thunbergen esaldi ospetsua) arlo desberdinetako zenbait ingurumen-aktibistaren 26 ilustrazio (akuarela likidoa eta tinta txinatarra) biltzen ditu: emakume zientzialari aitzindariak, biologoak, kartografoak, ozeanografoak, urpekariak, ingeniariak eta ikasleak. Emakume horiek estereotipoak garaitzen dituzte, eta borroka pertsonalaren eta sozialaren adibideak dira. Ez dira bakarrik erreferenteak eta heziketan eta prestakuntzan jarraitu beharreko ereduak. Hau guztia ez dela ongi egin, konpondu egin behar dela eta denon artean egin behar dugula ulertzen lagundu nahi diguten pertsonak dira. Izan ere, ez badugu sentsibilitate hori partekatzen, planetarik gabe geldituko gara betiko.
__
Sandra Uve erakusketa honen egilea da, eta bai “Superemakumeak, superasmatzaileak, superzientzialariak” proiektuarena ere. Arte eta lanbide artistikoen lizentzia eskuratu zuen Bartzelonako Escola Superior de Disseny Llotjan. Ilustratzailea, idazlea, hezitzailea eta zientzia-dibulgatzailea da. "Supermujeres, superinventores" (Planeta, 2018) liburua heziketa-erreferentzia izan da eskola, institutu eta unibertsitateetan. Bere lan piktorikoa zenbait museotan egon da ikusgai, hala nola Bartzelonako Arts Santa Mónican eta Iruñeko Kondestable Civivoxen. "Superwomen, superinventors" erakusketa batetik bestera dabil Bartzelonako Diputazioaren liburutegietan. “Asmatzaileak aurkitzen” erakusketa Atarrabiako Pilategian eta Mendillorriko ur-biltegietan, Cosmocaixa Barcelonan eta Caixaforum zentroetan (Girona, Tarragona, Lleida eta Zaragoza) izan zen. Ingurumen-aktibisten eta “itsasoko emakumeen”, itsas biologoen, gaineko Nola ausartzen dira? erakusketa honen bidez, heziketarekin, genero-berdintasunarekin eta ingurumenarekin duen konpromisoa errepikatu du.
Sandra Uveri buruz gehiago jakin nahi baduzu, bere webgunera jotzera gonbidatu nahi zaitugu: www.sandrauve.com.
__
Nola ausartzen dira? erakusketaz gozatzeko aukera duzu Sandra Uve artistak berak kontatutako bideo honetan:
-
Adin guztietako hartzaileak
-
GaztelaniaEuskara
-
Doakoa
- Inskripziogabe