• Beste batzuk
  • Nafarroako Natura argazkilaritzako lehiaketaren VII. edizioa.

    Gorosti Natur Zientzi Elkarteak, Iruñerriko Mankomunitatearen laguntzarekin eta babesarekin, Nafarroako Natura argazki lehiaketako VII. ediziorako deia egin du. Aurreko edizioek (2011, 2013, 2015, 2016, 2017 eta 2018) utzi ziguten aho-gozo ona gogoan edukita, beste edizio baterako deia egiten dugu,  eta zale kopuru ahalik eta handienak parte hartzea espero dugu.

    Gaia guztiz librea da, naturako argazkien lehiaketa baten testuinguruan. Paisaia, animaliak, landareak edo Nafarroako naturako beste edozein alderdi erabil daiteke. Lehiaketan edonork parte har dezake, Gorosti elkarteko bazkidea izan edo ez. Egile bakoitzak, gehienez ere, lau lan aurkeztu ahal izango ditu.

    Argazkiak formatu digitalean bidali beharko dira, posta elektronikoko helbide honetara: fotografía@gorosti.org.

    EGUNAK:

    Apirilaren 1an eta apirilaren 20 artean: argazkiak bidaltzeko epea.

    Maiatzaren 30n: erakusketaren aurkezpena eta sariak banatzeko ekitaldia, Mendillorrin, 19:00etan.

    Erakusketa, zehazki, maiatzaren 31 eta uztailaren 15 artean egingo da.

     

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 29 de Otsaila
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 1 de Martxoa
    Erakusketa

    Erakusketa honetan Askatasuna BHIko ikasleek “Askatasuna. (H)argatik pimpilin: arte, emozio eta zientzia amarauna” proiektuaren barruan sortutako lanak aurkeztuko ditugu.

    Hurrengo eguneanLarunbata 29 de Otsaila
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanLarunbata 29 de Otsaila