• Beste batzuk
  • Nafarroako Natura argazkilaritzako lehiaketaren VI. edizioa. 2018

    Gorosti Natur Zientzi Elkarteak, Iruñerriko Mankomunitatearen laguntzarekin eta babesarekin, Nafarroako Natura argazki lehiaketako VI. ediziorako deia egin du. Aurreko edizioek (2011, 2013, 2015, 2016 eta 2017) utzi ziguten aho-gozo ona gogoan edukita, beste edizio baterako deia egiten dugu,  eta zale kopuru ahalik eta handienak parte hartzea espero dugu.

    Gaia guztiz librea da, naturako argazkien lehiaketa baten testuinguruan. Paisaia, animaliak, landareak edo Nafarroako naturako beste edozein alderdi erabil daiteke. Lehiaketan edonork parte har dezake, Gorosti elkarteko bazkidea izan edo ez. Egile bakoitzak, gehienez ere, lau lan aurkeztu ahal izango ditu.

    Argazkiak formatu digitalean bidali beharko dira, posta elektronikoko helbide honetara: fotografía@gorosti.org.

    EGUNAK:

    Apirilaren 9an eta maiatzaren 1a artean: argazkiak bidaltzeko epea.

    Maiatzaren 15 arte: saridunak erabakitzeko epea.

    Maiatzaren 31n: erakusketaren aurkezpena eta sariak banatzeko ekitaldia, San Andres Errotan, 19:00etan.

    Erakusketa, zehazki, maiatzaren 31 eta uztailaren 29a artean egingo da.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Klima aldaketaren fenomenoaren, bere arrazoien eta aurre egiteko planteatzen ari diren erantzunen ezagutzan lagundu nahi du.

    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Urria
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria