Erakusketa honen bidez Nafarroari omenaldia egin nahi diogu ikuspuntu desberdin batetik, kolore biziz eta deigarriez margotutako koadroekin.
Iparraldetik Hegoaldera zeharkatuko duen ibilbidea eskainiko dugu, Nafarroako toki desberdin eta monumentu adierazgarrien bitartez. Toki esanguratsuetan oinarritutako bidai bat, Nafarroako paisaiaren edertasuna eta aniztasuna islatzeko: pirineoetako herriak, basamortua, erdialdea eta Donejakue Bidea.
Koadroak Atena Fundazioaren Musika eta Dantza Eskolan egiten den tailer batean sortzen dira. Kontuan hartu behar da egileek ematen dioten balio erantsia, adimen desgaitasuna duten 4 eta 68 urte arteko pertsonak baitira.
Erakusketako bideoaz gozatu dezakezu honako bideo honetan:
2020/11/21tik 2021/01/10ra Igande, Larunbat eta jaiegun guztietan
Berdegune bat, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata.