Beste urte batez, udako ostiral eta larunbatetan hitzordua duzue musikarekin San Andres Errotan.
Askotariko estiloetarako musika esparru izango da terraza: rocka, flamenkoa, folka, jazza…
DJ Garcy Noise Iruñeko DJa da, Bartzelonan aritzen dena. Bere bertsio leunenarekin emango digu atsegin, Jamaikako erritmoak eta black musika oinarri hartuta.
Plan ezin hobea, udako arratsaldeetarako. Zain izango gaituzue.