Beste urte batez, udako ostiral eta larunbatetan hitzordua duzue musikarekin San Andres Errotan.
Askotariko estiloetarako musika esparru izango da terraza: rocka, flamenkoa, folka, jazza…
DJ Budin bertako agertokietako DJ beteranoa da. Askotariko musikak eta beti erritmo askokoak. Hip-hopa, jazz funka, breaksa, txa-txa-txa, cumbia, rhythm & bluesa, soula, saltsa, reggaea, boogaloo calypsoa, ska eta montunoa dira jorratzen dituen erritmoetako batzuk.
Plan ezin hobea, udako arratsaldeetarako. Zain izango gaituzue.