• Beste batzuk
  • Mikrobideoen lehiaketa

    Anima zaitez Mankomunitatearen mikrobideoen lehen lehiaketan parte hartzera! 

    Hartu sakelakoa edo kamera eta atera bideo bat grabatzera, Iruñerriko Mankomunitateak lan egiten duen esparruetakoren bat lantzeko: hondakinak, mugikortasuna, Ibai Parkea, ingurumen edo ura.

    Zure bideoa erakutsi egingo da eta herri-bozketa egingo da. Bertan aukeratuko da Iratiko oihanaren bihotzean, Nafarroan, landa-turismoko esperientzia bikain baten irabazlea, bi pertsonentzako esperientzia (www.iratibarnean.com).

    Apirilaren 24a arteko epea duzu bideoa bidaltzeko (gehienez, 30 segundo). Whatsappez egin behar duzu: ‪605 69 51 72. Bideoarekin batera, mezu bat bidaliko da eta bertan izenburua eta egilearen izen-abizenak, NANa, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa idatziko dituzu.  

    Zeren zain zaude parte hartzeko?

    Kontsultatu oinarriak hemen klik eginez. 

    Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia

    Murriztea, birziklatzea eta berrerabiltzea… Urrezko 3 arauen jaia beste urte batez itzuliko da Mendillorrira. Etxekoekin eta lagunekin gozatzeko eguna izango da, eta, horrez gain, hondakinak murrizten eta berrerabiltzen ikasiko duzu, modu ekologiko eta iraunkorrean.

    Hurrengo eguneanIgandea 28 de Mai
    Ekitaldia

    Etorri Mendillorriko ur-biltegietara eta murgildu jolas-parke batean, 2023ko Uraren Jaia ospatzeko. 

    Hurrengo eguneanIgandea 4 de Ekaina