• Ekitaldia
  • Metro koadro bat naturaren alde (Libera Proiektua)

    Egin bat ‘Metro koadro 1 naturaren alde’ ekimenarekin eta borrokatu naturako zikinkeriaren kontra, inork zikindu behar ez zuen natura lehengoratzen saiatzeko.

    Ekainaren 15ean, herrialde osoko beste toki askotan bezala, San Andres Errotan elkartuko gara, 10:00etan, naturan dauden zabor eta hondakin guztiak kendu eta biltzen saiatzeko.  

    Atera aurretik, gai horren gaineko bideo batzuk emango ditugu, eta 10:30ean biltzen hasiko gara, San Andres Errotatikgure metro koadroraino, Atarrabiako ibai-parkeko jolas-eremuan. 

    12:00etan, bilketaren amaiera ospatuko dugu, pintxo-potearekin.  

    Guk zabor-poltsak, motxila bat eta ur-botila berrerabilgarri txiki bat emango dizkizugu. Zuk arropa erosoa eta zaborrak biltzeko gogo izugarria ekarri behar duzu. Borroka gaitezen elkarrekin naturako zikinkeriaren kontra! 

     

    *Antolatutako jardueran izena eman dezakezu hemen, edo zure kasa egin dezakezu eguneko edozein unetan. 

    *Katiuskak edo uretarako arropa jantzi eta ibaian sartu nahi baduzu zaborrak biltzera, egin dezakezu.

     

    Partekatu bilketa zure sareetan edo zure ohiko bidalketa-sisteman, lotura hau kopiatuta: 

    https://proyectolibera.org/proximos-eventos/proximas-recogidas#1919

     

    Askatu proiektua

    Batuta naturako zaborraren kontra! Lelo horren pean sortu da Askatu proiektua. Eta Mankomunitateak bere hondar-alea, eskuak eta ekintzak jarri nahi ditu horretan, herritarrei kontzientzia harrarazteko eta mugitzera bultzatzeko, naturako eremuak zaborrik gabe eta biodibertsitatez beteta edukitzen laguntzeko.

     

     

     

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • San Andrés kalea, 6, 31610 Villava

    Ibai Parkearen bihotzean kokaturik, San Andres Errota elkargunerako tokia da sorreratik.

    2 Jarduera
    4 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Klima aldaketaren fenomenoaren, bere arrazoien eta aurre egiteko planteatzen ari diren erantzunen ezagutzan lagundu nahi du.

    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Urria
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanOstirala 18 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria