Meraki: emakume begiradak erakusketaz gozatzeko aukera izango duzu, Atena Fundazioko Arantxa Garatea kudeatzaileak kontatzen duen bideo honetan.
Meraki grezierako hitza da, eta “zerbait maitasunez eta sormenez egitea, arima horretan jarrita” esan nahi du. Bizitzaren edertasuna bizitzeko eta gure hazkunde pertsonala ospatzeko modu bat da. Erakusketa honetan Atena fundazioko ikasleek irudikatu dituzten lau artistak konektatzen dituen lotura da ahalduntze-kontzeptu hori: Margaret Keane, Romina Lerda, Muniba Mazari eta Frida Kahlo.
Atenaren musika- eta dantza-eskolan urtero egiten dugun tailer batean sortu dira margolanak. Hartara, margolan horiek balio erantsi bat dute: sortzaileak dibertsitate funtzional intelektuala duten pertsonak dira, Atena fundazioko ARTEA ETA DESGAITASUNA musika- eta dantza-eskolakoak.
Ibilbidea 16 margolanetan eta mugarria ezarri zuten 4 emakume artistarengan.
Adin guztietako hartzaileak
Gaztelania
Euskara
Doakoa
Inskripziogabe
Jarduera nabarmenduak
Bisita gidatua
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.