-
Erakusketa
-
Beste batzuk
-
Erakusketa




MENDILLORRIKO MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO AZOKA
Hemen da Mendillorriko Mugikortasun Iraunkorreko Azoka!
Mugikortasun iraunkorraren gaineko nobedade guztiei buruzko informazioa eskatu ahal izango duzu: bizikletak, patinete elektrikoak, ibilgailu elektrikoak, garraio publikoa, dirulaguntzak…
Ekitaldi honen xedea da informazioa emateko gune bat izatea. Hain zuzen, adituek arreta emango duten konponketa-guneak egongo dira bertan, salmentarako standak, eta bai aholkularitzarako eta kontsultarako guneak ere, modu iraunkorragoan ibili ahal izateko eraren gainean sortzen zaizkizun zalantza guztiak argitzeko.
Gainera, zenbait jarduera izango dira saioa girotu eta alaitzeko: musika zuzenean, haurrentzako jolasak, puzgarria eta askoz ere sorpresa gehiago...
________
KONPONTZEKO ETA DOITZEKO GUNEAK
-Bizikletak Juanjo Iriarte
-Patinete elektrikoak Monopatines Pamplona
SALMENTARAKO ETA INFORMAZIORAKO GUNEAK
-Bizikleta berriak Bambookoa eta Cycla
-Bigarren eskuko bizikletak Traperos de Emaús
-Patinete elektrikoak Monopatines Pamplona
-Motor elektrikoak Puroracing
AHOLKULARITZA EMATEKO GUNEAK
-Patineteak Asociación de Patinetes AMPEN (Nafarroako mugikortasun pertsonal eta ekologikorako elkartea)
-Hiri-garraioa Infotuc, mugikortasuna Eskualdeko Hiri Garraioan
-Bide-segurtasuna eta hirian zirkulatzeko araudia Iruñeko Udaltzaingoa
-Mugikortasuna Iruñerriko Mankomunitatea
BIZIKLETA MARTXA
Bizikleta martxa, DJ Reimyk gidatuta. Sarasate pasealekuan hasiko da, Erripagañarantz, eta Mugikortasun Iraunkorreko Azokan amaituko da, Mendillorrin.
-Elkargunea: Sarasate pasealekua
-Ordutegia: 11:00 - 12:00
-Distantzia: 7 km
IBILKETA NORDIKOA
Nahi duzu paseo bat egin Ibai Parkean ibilketa nordikoan arituta? Ez baduzu kirol hau ezagutzen edo ezagutzen baduzu eta Eva Espuelas zentroarekin lankidetzan irteera bat egin nahi baduzu, toki egokian zaude!
-Elkargunea: Mendillorriko ur-biltegiak
-Ordutegia: 11:30 - 13:30
-Distantzia: 4 km
MUSIKA
Open Air Mendillorri - Positive sound - Clubber Night´s
-
Adin guztietako hartzaileak
-
Doakoa
- Inskripziogabe