• Hitzaldia/Tailerra
  • Behatokiak eta ezkutalekuak (hautematea eta forma ematea). Susana Velascoren lantegia

    MAPAMUNDISTAS 2018k bi sormen-lantegi antolatu ditu, etenaldia egiteko gonbit egiten dutenak. Bi topaketetan elkar ezagutzeko eta esperimentatzeko denbora izanen da. Denbora izanen da, baita ere, lantegiko ekoizpen eta ondorioak beste pertsona ezagun zein ezezagunekin partekatzeko.

    Irailak 22, larunbata. Atarrabiako pilategia.

    Espazio arkitektonikoak imajinatu eta eraikitzeko berez dugun gaitasuna deskubrituko dugu. Gure gorputza behatuko dugu gorputz-kontzientziako ariketen bitartez, eta Pilategiko espazioa eta kanpoalderako irekidurak behatuko ditugu. Hurbilpen honen ondoren, egurrezko eskultura txikiak eraikiko ditugu, eskala txiki eta ertaineko etxola-komunitate moduko bat, eta sortutakoa erakusketaren parte bilakatuko da.

    Lantegi hau arkitekturaren eta paisaiaren harreman sentiberan interesa dutenei zuzentzen zaie.

    Susana Velasco Madrilen bizi da eta bertan egiten du lan. Arkitektoa da, eta arkitektura ikertzen du bi eskalen arteko bitartekaritza-leku gisa: gorputzarena eta lurraldearena. Haren lanek komunitatearen eta paisaiaren arteko loturekin materialtasuna ematea bilatzen dute.

    http://www.susanavelasco.net/

    Ordutegiak:

    11:00 – 13:00 (7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat)

    17:00 – 20:00 (gazte eta helduentzat)

    Leku-kopuru mugatua. Parte hartzea doakoa da, baina izena eman beharra dago. 

    Materiala: parte-hartzaile bakoitzak etxola, behatoki edo begiratzeko aukera ematen duen leku baten argazkia ekarriko du, Iruñean edo inguruan dagoena.

    Mapamundistak 2018.

    www.mapamundistas.com

    Izena emateko epea bukatu da

    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 3 de Abendua
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 3 de Abendua
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 3 de Abendua
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 3 de Abendua