• Erakusketa
  • Mapamundistas 2022: Tentare

    Mapamundistas 2022/ 'Más allá de lo que pueda ver' programaren barnean dago.

    Raquel Asensik oso zentzumenezkoa den esperientzia bat proposatuko du, non eskuak erro bihurtuko diren. Ukimen-dimentsioa bere tramankuluetara eramateko, eskultoreak aurpegien edo giza bustoen aztarnak atzematen ditu, lore lehorrak eta itsas algak buztinean edo gresean. Ez du sortze-prozesua gauzatzen kontsumo-gizartetik at kokatuta, baizik eta kontrakoa. Bere materialen artean, nahita sartzen ditu low cost maskarak eta bilgarri kutsagarriak.

    Jarraian, bere piezetako batzuk kontaktuan jartzen ditu giza gorputzarekin, igurztea bilatuta, eta argazkien bidez ekintza erregistratzen du. Hartara, mugimendu bat sortzen du, zeinetan objektuak, pertsonak, begetalak eta elementuak harremanetan jartzen diren, elkar ulertzea eta interdependentzia modu berriak bilatuz.

    __________

    Raquel Asensi (Bilbo, 1989) doktoregaia da Euskal Herriko Fakultateko (EHU) eskultura sailean, Arte Garaikidean. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Bartzelonako Unibertsitatean egin zuen azken urtea. EHUko Zeramika Masterra egin zuen Galiziako Sargadelos O 'Castro lantegian praktikak eginez.

    _____

    Irisgarritasun-neurriak ditugu zure esku erakusketa honetarako. Egin iezaguzu kontsulta!

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia

    Etorri Mendillorriko ur-biltegietara eta murgildu jolas-parke batean, 2023ko Uraren Jaia ospatzeko. 

    Hurrengo eguneanIgandea 4 de Ekaina