• Erakusketa
  • Mapamundistas 2021 - Ibai beretan

    MAPAMUNDISTAS zikloaren barruko jarduera:

    Hauxe hirugarren aldia da Florencia Rojasek ibai-ertzeetan egitekoa den gonbidapen artistiko bati erantzuten diona. Lehena Genalguacil herrian izan zen, 2018an. Bertan, bi astetan zehar, argazki bat egin zuen eta bainu bat hartu zuen ordu berean Genal ibaiaren toki berean. Horrela, Heraklitoren esaldi ospetsua eraman zuen praktikara: Ibai berberetan sartzen gara eta ez gara sartzen, berberak garelako eta ez garelako. Bigarrena, 2020an izan zen, Sevillako Cartuja uhartean, 1401etik 1836ra kartusiar ordenako monjeen bizitokia izan zen lekuan. Guadalquivir ibaiak harresiarena egiten zuen, baina batzuetan haien kontra jokatzen zuen ibilgutik irteten zenean. Kasu honetan, Florencia Rojasek Tabernaseko (Almeria) basamortuaren lugorrien landareak erretratatu zituen, bizitza monastikoaren laztasun ikurtzat. Azkenik, Pilategian bildu ditu bi lan horiek eta Ultzama zein Arga ibaietako landareei egindako argazkiak, ibaien artean halako hartu-emana sortu nahian.

    Florencia Rojas (Córdoba, Argentina, 1984), Madrilen bizi da.

    http://www.florenciarojas.com/

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • Kale nagusia 64, 31610 Atarrabia

    Historia eta paisaia aldetik interes dudagabeko ingurunea eratzen dute, Iruñerriaren eta Pirinioaurreko ibarren arteko mugan.

    1 Actividad
    4 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanOstirala 3 de Abendua