• Erakusketa
  • ARKITEKTURA - BEGIA

    SUSANA VELASCO

    Susana Velasco arkitektoa da eta gorputzetik beretik leku bat betetzeko sortzen den keinua ikertzen du. Arkitektura-begia bere burua eraiki duen bilgarri bat da, hurbileko ingurua behatzeko jasotzen den gorputz baten neurrira egindakoa. Eraikuntza honetan baoak, behatxuloak edo itsu-leihoak irekitzen dira, begirada luzatzen duten zuloak, kanpoaldearen pertzepzioa handitua bilakatzen dutenak.

    Pilategian, hurbileko geografiaren hiru behatoki mota ezberdinen planoak eta argazkiak aurkezten dira: usoaren ehizarako etxolak Frantziako hego-mendebaldean eta Nafarroako Pirinioetan; Espainiako Gerra Zibileko lubaki eta gotorlekuak, eta Toledoko Santo Isidro ermita, Susana Velascoren obra bat, ganbera ilun baten moduan eraikia. Horretaz gain, erakusketak Ultzama ibaiaren paisaiarako hurbilpena ere eskaintzen du, eta egurrezko etxola txikiak eraikitzeko lantegi gisa ere irekitzen da, non taldean partekatuko baitira arkitektura-mota horren tokiko adibideak.

    Susana Velasco Madrilen bizi da, eta bertan egiten du lan.

    http://www.susanavelasco.net/

    Mapamundistak 2018.

    www. mapamundistas.com

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Hitzaldia/Tailerra

    Haurrentzako ludoteka ele bitan, larunbat oro, 11:00etatik 14:00etara

    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Urtarrila
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 20 de Urtarrila
    Erakusketa

    CSIC kontseiluak sortutako erakusketa honek gogoeta eragingo dizu hainbat alderdiren gainean, besteak beste, espezieak galtzen joatearen edo naturguneak andeatzen joatearen gainean

    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Urtarrila
    Hitzaldia/Tailerra

    Slow Fashion delakoari buruzko mintzaldia

    Hurrengo eguneanOsteguna 7 de Otsaila