• Erakusketa
  • Manifiesta Taldea. Ura: Lau ikuspegi

    Erakusketa interesgarria, ManifiestA TaldeArena. Misio nagusia da bizi garen munduaren errealitate zehatzeko gai edo gertakari batekiko lau taldekideek hartzen duten jarrera pertsonala adieraztea.

    Atarrabiako Pilategia kokatuta dagoen testuingurua, eraikinak historian zehar eduki duen eginkizuna eta klima aldaketak planeta mailan duen garrantzi globaleko kontu larria aintzat hartuta, proiektuaren gaitzat URAREN elementu fisikoa hartu dute.

    Taldekide bakoitzak bere ikuspegi pertsonala aurkezten du, argazkiaren eta marrazkiaren bidez garatuta, eta lanetakoren bat laguntzeko testua jarrita.

    Gogoeta egiteko erakusketa, eta, aldi berean, didaktikoa.

    Bisita gidatua MANIFIESTA TALDEA eratzen duten kideen eskutik, urtarrilaren 27an, larunbata, 12:00etan.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Iruñea, duela 100 urte baino gutxiago

    Hurrengo eguneanLarunbata 17 de Abuztua
    Erakusketa

    Erakusketa eratzen duten argazkiek aukera ematen dute jardun zientifikoari beste ikuspegi batetik behatzeko, eta egileek idatzi dituzten azalpen testuek lagunduta daude.

    Hurrengo eguneanLarunbata 17 de Abuztua
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 18 de Abuztua