• Ekitaldia
  • KONPOST ONENARENDAKO LEHIAKETA

    Parte hartu ahal izango du Iruñerrian etxeko edo auzoko konposta egiten duen pertsona orok.

     

    IZENA EMATEA

    Lehiaketan izena emateko epea 2021ko martxoaren 23a eta apirilaren 13a artekoa izango da.

    Izen-ematea formalizatzeko, dagokion fitxa (etxeko konpostajerakoa edo auzoko konpostajerakoa) bete behar da –orrialde honen eskuinean behera kargatu ahal da– eta IMren Erregistro Nagusira eraman behar da (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruña), 08:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera. Posta elektronikoaren bidez ere bidali ahal izango da, mcp@mcp.es helbidera, gaian “Konpost onenarendako bigarren lehiaketa” jarrita.

    Jasotako izen-emate guztiekin lehiaketara igaroko direnen hautaketa bat egingo da.

     

    SARIAK

    Etxeko konpost onenaren saria diru-kopuru bat izango da, baratze eta/edo lorategirako produktuekin edo Nafarroako Landetxeen Sareko establezimendu batean nekazaritza-turismoko egonaldi batekin trukatu beharrekoa.

    • LEHEN SARIA: 600 euro
    • BIGARREN SARIA: 300 euro
    • HIRUGARREN SARIA: 150 euro

    Auzoko konpost onenaren saria guneari aitortza publikoa egitea eta konposta egiteko gune horretan parte hartzen duten pertsona guztientzako birziklapen-materiala ematea izango da.

    • 2021/03/23tik 2021/04/13ra
  • Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Ekaina
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Ekaina
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Ekaina
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Ekaina