-
Erakusketa
-
Ekitaldia
-
Beste batzuk




Kartel ekologistaren 40urte
Ikusi nahi duzu ekologiaren historia kartelen bidez?
Kartelek gure historia eta aktibismoa irudiztatzen dute. Urte hauetan guztietan zer eginkizun izan duten kontatuko dizuegu, eta gorde ditugunen aukera handia.
Lehenbiziko kartela XIX. mendearen amaieran agertu zenetik, komunikatzeko era honek merkataritzaren arloan eraginkortasun komunikatibo handia erakutsi du. XX. mendearen hasieran, ordea, kartel politikoa sortu zen, ideal jakin batzuen defentsan masak mugiarazteko xedearekin. Une historiko oso garrantzitsuetan ikus dezakegu, besteak beste, Mundu Gerran, Sobietar Batasuneko iraultzan, Txinako iraultzan…
1960ko hamarkadaren amaieran, mugimendu ekologista modernoa agertu zen eta harekin batera kartel-eredu berri bat, ingurumen-gai konplexuak eta askotarikoak jasotzen zituena. Espainian, mugimendu berri hori 1974 aldera hasi zen ageriko egiten, mobilizazio batzuekin.
Ekologistak Martxan erakundeak utzitako erakusketa.
-
Adin guztietako hartzaileak
-
GaztelaniaEuskara
-
Doakoa
- Inskripziogabe