• Hitzaldia/Tailerra
  • Izurriteak prebenitzea eta sendatzea nekazaritza ekologikoan

    Arrea elkartearekin batera, proiektu bat jarri dugu abian. Bertan, nekazaritza iraunkorra edo jasangarria landuko dugu, haziak biderkatzeko baratze bat edukiko dugu eta bai hazien banku bat ere. Hain zuzen, haien gaineko zenbait tailer emango ditugu eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta zuzen kontserbatzen ikasteko beharrezkoa den guztia ikasiko dugu. 

    Saio honetan, hauek ikasiko ditugu:

    - Nekazaritza ekologikoan landareen osasuna maneiatzearen hastapenak, garrantzi berezia emanez baratzearen orekan oinarritutako prebentziozko metodoei, adibidez, fauna onuragarriaren babesari.

    - Ohikoenak diren izurriteak eta eritasunak identifikatzea, eta erabiltzen diren tratamendu ekologikoetako batzuk ezagutzea, adibidez, intsektizidak eta fungizidak, bai prebenitzekoak eta bai sendatzekoak ere (mineralak, biologikoak, begetalak), erabilerak, prestaketak, aplikatzeko modua… 

    Tailer guztiak praktikoak izango dira, eta haietan sartuko dira eduki teorikoak.

    Elkargunea: Mendillorriko ur-biltegietako parkeko erabilera anitzeko aretoa

    Izena emateko epea bukatu da

    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAstelehena 6 de Abendua