-
Ekitaldia
-
Beste batzuk

Itsasoaren hasi-masiak
"Ocean literacy" edo "ozeanoen kultura" esaten zaionaren oinarrizko zazpi printzipioetan oinarrituta dago erakusketa hau. Kontzeptu hori Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen, 1976an, eta “itsas alfabetizazioa” edo “ozeanoen kultura” du helburu. Edozein kasutan, itsasoak norberarengan duen eragina eta norberak itsasoan duena ulertzea esan nahi du.
Munduko hainbat tokitan, itsasoaren arloko hezitzaileen elkarteak sortu dira, herritarrak “ozeanikoki alfabetizatzearen” alde borrokatzen direnak, hau da, itsasoa Lurreko bizirako zeinen garrantzitsua den eta nola gure ekintzek itsasoaren egoeran eta, horrenbestez, planetaren osasunean eragiten duten ulertarazteko lan egiten dutenak.
Denok “ozeanikoki kulturadun” izatea nahi du Iruñerriko Mankomunitateak, hau da:
- Ozeanoari buruzko oinarrizko printzipioak eta funtsezko kontzeptuak ulertzea.
- Ozeanoari buruzko gure ezagutza modu erabilgarri eta nabarmenean helarazteko gauza izatea.
- Ozeanoarekin eta bere baliabideekin lotuta erabaki informatuak eta arduratsuak hartzeko gai izatea.
Itsasoaren arloan ezjakinak ez izateko, itsasoaren hasi-masiak ikasi behar ditugu, oinarrizko 7 printzipio dituela, funtsezko 45 kontzeptutan garatuak, eta erakusketa honetan ikusi ahal direnak.
-
Adin guztietako hartzaileak
- Inskripziogabe