• Erakusketa
  • Itsasoaren hasi-masiak

    "Ocean literacy" edo "ozeanoen kultura" esaten zaionaren oinarrizko zazpi printzipioetan oinarrituta dago erakusketa hau. Kontzeptu hori Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen, 1976an, eta “itsas alfabetizazioa” edo “ozeanoen kultura” du helburu. Edozein kasutan, itsasoak norberarengan duen eragina eta norberak itsasoan duena ulertzea esan nahi du.

     

    Munduko hainbat tokitan, itsasoaren arloko hezitzaileen elkarteak sortu dira, herritarrak “ozeanikoki alfabetizatzearen” alde borrokatzen direnak, hau da, itsasoa Lurreko bizirako zeinen garrantzitsua den eta nola gure ekintzek itsasoaren egoeran eta, horrenbestez, planetaren osasunean eragiten duten ulertarazteko lan egiten dutenak.

    Denok “ozeanikoki kulturadun” izatea nahi du Iruñerriko Mankomunitateak, hau da:

    • Ozeanoari buruzko oinarrizko printzipioak eta funtsezko kontzeptuak ulertzea.
    • Ozeanoari buruzko gure ezagutza modu erabilgarri eta nabarmenean helarazteko gauza izatea.
    • Ozeanoarekin eta bere baliabideekin lotuta erabaki informatuak eta arduratsuak hartzeko gai izatea.

    Itsasoaren arloan ezjakinak ez izateko, itsasoaren hasi-masiak ikasi behar ditugu, oinarrizko 7 printzipio dituela, funtsezko 45 kontzeptutan garatuak, eta erakusketa honetan ikusi ahal direnak.

     

    • 2021/08/03tik 2021/10/03ra Igande, Larunbat eta jaiegun guztietan
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Inskripziogabe
  • San Andrés kalea, 6, 31610 Villava

    Ibai Parkearen bihotzean kokaturik, San Andres Errota elkargunerako tokia da sorreratik.

    4 Jarduera
    4 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila