• Erakusketa
  • Iruñea, duela 100 urte baino gutxiago

    HARRESIEZ KANPOKOA. Horrela esaten zioten XX. mendearen hasieran hiriaren inguruko eremuari, hau da, egun Alde Zaharra esaten diogunak besterik eratzen ez zuen Iruñea haren ingurukoari.

    Ateetatik kanpo zegoen guztia, auzoak baino gehiago, bazterrak ziren, eta soil-soilik Arrotxapearen zati bat, ibaitik hurbilen zegoena, jotzen zen hiriaren luzapentzat. Beharbada, hori gertatzean zen herritarrek Arga ibaiarekin zuten eguneroko harremana, eskaintzen zituen zerbitzuengatik, ezinbestekoa zelako hiriaren garapenerako.

    Iruñea, harresiek estututa, ito egiten zen, nahiz eta hartzen zuen goi ordokiak aukera ematen zion beste leku handiago eta erosoago batera hedatzeko; dena den, Irati trenaren geltokiak, harresiek eta Ziudadelatik gertuko instalazio militarrek eragotzi egiten zuten.

    Azkenean, 1905ean, harresiak eraisten hasi ziren, egun dugun hiria izateko hazkunde ordenatuari bidea emateko. Une horretarainoko hiri hedapen garrantzitsuena izan zen. Ordutik aurrera abian jarri ahal izan zituzten egun ditugun auzoak sortzea ekarri zuten hirigintza planak. Azken 100 urte hauetan, nabarmenak izan dira hirian egindako itxura aldaketak eta, oroimenean ez galtzeko aldaketaren ikuspegia, zerikusi handia duten eta gure ingurunea nolakoa zen gogora ekartzeko balio duten irudien zati bat berreskuratu dugu. 

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 31 de Uztaila
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 31 de Uztaila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 31 de Uztaila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 31 de Uztaila