• Hitzaldia/Tailerra
  • IPINI AGAIN- Arropa trukatzea eta kustomizatzea

    Hilabete bakoitzeko hirugarren larunbata iristen den bakoitzean, Ipini Again jarriko dugu zure esku, arropa erabiliaz dugun ikuspegia aldarazteko balioko digun topagunea: hondakin moduan ikusteari utziko diogu eta baliabide moduan ikusten hasiko gara, izan ditzakeen eraldaketa eta aukera ugariei esker.  

    Hau da, kontsumo arduratsuaren aldeko apustua izango da, eta bai arropa erabiliarekin lotuta ditugun balioak eta herritarron jarrerak aldatzeko apustua ere, berriro aprobetxatzea sustatuta.

    Hartara, Ipini Again tailerrak bi eginkizun beteko ditu. 

    1- TRUKERAKO GUNEA: 

    EKARRI ZURE ARROPA ERABILIA ETA LORTU IPINIPUNTUAK, BESTE JANTZI BATZUK LORTZEKO ERABILI AHAL IZANGO DITUZUNAK!

    Ipinipuntu 1: jantzi soilak eta elastikoak.

    2 ipinipuntu: galtzak, alkandorak, gonak, jertseak eta puntuzko jantziak.

    3 ipinipuntu: berokiak, jakak, janzkiak, soinekoak, trajeak eta antzekoak.

     

    Gogoan izan arropa aldatu ahal izango duzula, baldin eta:

    - garbi badago eta zulorik gabe.

    - gutxienez 5 arropa ekartzen badituzu saio bakoitzeko.

    - janzteko arropa ekartzen baduzu. Oinetakorik, barneko arroparik eta etxekorik ez da hartuko.

    - Antolatzaileek bere egiten dute arropa onartzeko eta egokien jotzen duten puntu-kopurua emateko eskubidea.

    - Arropa erabiliaren edukiontzietara bideratuko da onartzen ez den arropa.

     

    2- JOSKINTZAKO TAILERRA ETA BERRIRO APROBETXATZEKOA:

    LUZATU ARROPAREN BIZITZA

    Ipini Again, era berean, joskintza, jantzigintza, konponketa eta pertsonalizatzeari buruzko ezagutzak partekatzeko gunea ere bada.

    Izan ere, bertan denek parte har dezakete eta gainerakoen esku jarri beren teknikak eta ideiak.

    Gainera, tailerrean Edurne Ibáñez moda-diseinatzaileak beti parte hartuko du, aholkuak eman eta behar dugunean laguntzeko. Horrez gain, josteko materiala edukiko dugu beti gure esku.

    Garrantzitsua: gogoan izan jantziak eraman behar dituzula eta tokia erreserbatu!  

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Saguak salbatu. Atarrabiako eta Uharteko neska-mutikoen eta helduen ametsak.

    Hurrengo eguneanIgandea 22 de Iraila
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 28 de Iraila