• Hitzaldia/Tailerra
  • IPINI AGAIN- ARROPA TRUKATZEA ETA KUSTOMIZATZEA II

    Hilabete bakoitzeko hirugarren larunbata iristen den bakoitzean, Ipini Again jarriko dugu zure esku, arropa erabiliaz dugun ikuspegia aldarazteko balioko digun topagunea: hondakin moduan ikusteari utziko diogu eta baliabide moduan ikusten hasiko gara, izan ditzakeen eraldaketa eta aukera ugariei esker.  

    Hau da, kontsumo arduratsuaren aldeko apustua izango da, eta bai arropa erabiliarekin lotuta ditugun balioak eta herritarron jarrerak aldatzeko apustua ere, berriro aprobetxatzea sustatuta.

    Hartara, Ipini Again tailerrak bi eginkizun beteko ditu. 

    1- TRUKERAKO GUNEA: 

    EKARRI ZURE ARROPA ERABILIA ETA LORTU IPINIPUNTUAK, BESTE JANTZI BATZUK LORTZEKO ERABILI AHAL IZANGO DITUZUNAK!

    Ipinipuntu 1: jantzi soilak eta elastikoak.

    2 ipinipuntu: galtzak, alkandorak, gonak, jertseak eta puntuzko jantziak.

    3 ipinipuntu: berokiak, jakak, janzkiak, soinekoak, trajeak eta antzekoak.

     

    Gogoan izan arropa aldatu ahal izango duzula, baldin eta:

    - garbi badago eta zulorik gabe.

    - gutxienez 5 arropa ekartzen badituzu saio bakoitzeko.

    - janzteko arropa ekartzen baduzu. Oinetakorik, barneko arroparik eta etxekorik ez da hartuko.

    - Antolatzaileek bere egiten dute arropa onartzeko eta egokien jotzen duten puntu-kopurua emateko eskubidea.

    - Arropa erabiliaren edukiontzietara bideratuko da onartzen ez den arropa.

     

    2- JOSKINTZAKO TAILERRA ETA BERRIRO APROBETXATZEKOA:

    EKARRI ASPERGARRI ZAIZKIZUN JANTZI ZAHARRAK ETA BIHUR ITZAZU JANTZI BERRI.

    BERRITU JANTZIAK ETA LUZATU ZURE ARROPAREN BIZITZA!

    Ipini Again, era berean, joskintza, jantzigintza, konponketa eta pertsonalizatzeari buruzko ezagutzak partekatzeko gunea ere bada.

    Izan ere, bertan denek parte har dezakete eta gainerakoen esku jarri beren teknikak eta ideiak.

    Gainera, tailerrean Edurne Ibáñez moda-diseinatzaileak beti parte hartuko du, aholkuak eman eta behar dugunean laguntzeko. Horrez gain, josteko materiala edukiko dugu beti gure esku. Jada erabiltzen ez duzun jantzi zahar hori ekarri besterik ez duzu egin behar, guk kustomizatzen eta beste jantzi bat bihurtzen laguntzeko.

    *Oharrak:

    - Parte-hartzaileek jantziak eta apaingarriak eraman behar dituzte. Josteko materiala, berriz, gelan emango da.

    - Josteko makinen erabilera haien funtzionamendua ezagutzen duten pertsonei mugatuta dago, eta betiere Edurne Ibáñezek baimendu eta gainbegiratu behar du. Erabiltzen ikasi nahi baduzu, hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean, “Oihal artean” tailerrean atsegin handiz irakatsiko dizugu.

    IZEN EMATEAREKIN!

    Izena emateko epea bukatu da

    • Larunbata19 urt
      Avenida de Guipúzcoa, 11, 31013 Berriozar
      11:00tatik 14.00ra Trapuketarien zentro berrian, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • Avenida de Guipúzcoa, 11, 31013 Berriozar
  • Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Skeleton Sea Erakusketa San Andres Errotan

    Hurrengo eguneanLarunbata 29 de Ekaina
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 30 de Ekaina
    Erakusketa

    NAFARROAKO NATURA VII LEHIAKETAKO ERAKUSKETA

    Hurrengo eguneanLarunbata 29 de Ekaina
    Aisia

    Aurten, jarduera errepikatuko dugu San Andres Errotako terraza ederrean. Eta ez da ezergatik baina menua eskandaluzkoa izango da… 

    Hurrengo eguneanOstirala 28 de Ekaina