San Andres Errota

4 Ibilaldi osasuntsu 3 jarduera programatu Bat egiten duten proiektuak, ibaiak eta pertsonak

  • Hordutegia: Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00tatik 14:00ra
  • Bisita gidatuak: 12:00etan eta 13:00tean
  • Uztailaren 6an, 7an, eta 8an; Abenduaren 24an, 25ean eta 31an; Urtarrilaren 1ean eta 6an Errota itxita egoten da
  • Bizikletak maileguan hartzea: Larunbat, Igande eta jaiegunetan 11:00-14:00
  • Ogia egiten ikasteko tailerra: Igandeak 11:30
  • San Andrés kalea 6
    31625 Atarrabia
  • 7. eta 4. lineetan
  • Gaztelania / Euskara
  • Doako sarrera

Zentroa

Tokia. Topaketarako gunea, sorreratik bertatik

Ibai Parkearen bihotzean kokaturik, San Andres Errota elkargunerako tokia da sorreratik. Haren ondoan, Arga ibaiak bere adarra den Ultzama ibaiaren ura jasotzen du, eta hurbil dagoen Hirutasuneko ermitan Donejakue bidearen bi adarrek bat egiten dute, Frantziatik datorrenak eta Baztandik datorrenak. Horrez gain, errota eraikitzeak bi herriren baterako nahiari erantzun zion, Atarrabia eta Uharte herrienei.

 

Historia. Industria arkeologia ibaiaren inguruan

1541ean eraiki zutenetik eta XX. mendearen bigarren hamarkada arte, Errotak ur-lasterraren indarra baliatu zuen garia, artoa eta ogia egiteko erabiltzen ziren beste labore batzuk ehotzeko. Ehotzeko prozesuan izan ziren hobekuntzek eta elektrifikatzeak irin zentral txiki bihurtu zuten 1896an. Gainera, elektrizitatez hornitzen zuen Atarrabia. Arga ibaian dagoen Dorraburuko presa, hartzeko ubidea eta Ultzamara irteteko ubidea, barnealdean dagoen zentral elektrikoarekin batera, multzo hidraulikoko elementu nabarmen eta garrantzitsuenak dira.

 

San Andres Errotako Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa

San Andres Errotan Ibai Parkeko Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa dago. Ingurumen sentsibilizaziorako eta heziketarako esparrua da, eta aldi baterako erakusketak eta iraunkorrak, tailerrak, ikuskizunak, musika, paseoak, bisita gidatuak eta taberna zerbitzua duen terraza atsegin bat eskaintzen ditu. Anaia ibaia erakusketa iraunkorrak, era interaktiboan, natura- eta giza-faktoreek paisaia eratzean duten eragina ulertzeko bidea ematen du. Halaber, historian zehar ibaiaren baliabideak nola aprobetxatu diren ezagutzen laguntzen du.

Erakusketa iraunkorra

Anaia Ibaia

Prestakuntza eta informazioa hartzeko eta aisiarako gune bat da, uraren energiaren tradiziozko aprobetxamenduei eskainia. Arreta berezia jarri behar da “Ibaia anaia” izeneko erakusketa berrian, ibaiaren eta meteorologiaren gainekoa baita.

Molino de San Andrés
Molino de San Andrés
Molino de San Andrés

Ibilaldiak

San Andres Errotatik Soraurengo zubira

6,9 km (13,8 km joan-etorria)

2,45 ordu
1,5 ordu

Paseoa ibai parkeko adar batean egiten da; hain zuzen, Ultzama eta Arga ibaiek bat egiten duten tokitik, San Andres Errotatik, Soraurengo zubi zaharreraino doan adarrean. Ibilbide laua eta atsegingarria da, eta ibaiaren gelditasuna eta bidean dauden ondare bitxiak gozatzeko aukera ematen du.

San Andres Errotatik Donejakue bidera

9,7 km

2,15 ordu
1,5 ordu

San Andres Errotatik abiatuta, Arga ibaian gora joan behar da, ibai parkeko pasealekutik, Zabaldikako aisiarako eremura iritsi arte. Itzulera Donejakue bidetik egiten da. Ibilbidea osatzeko, Ultzama ibaiaren ertzetik joaten da Arreko Hirutasun Santutik aurrera. Eskualdean oinezkoentzat dauden ibilbideetako biren konbinazio erakargarria da.

San Andres Errotatik Irozko zubira

7,3 km (14,6 km joan-etorria)

3 ordu
1,5 ordu

Ibai parkeko pasealeku erosoan goazela, Arga ibaian gora joan behar dugu San Andres Errotatik Irozko zubiraino.
Kontrastez beteriko ibilbidea da, herrietako hiri giroa, baratze tradizionalak eta Esteribarko landa paisaia konbinatzen baititu. Gainera, ibaiarekin lotutako ondare historikoa ezagutzeko aukera ematen du.

San Andres Errotatik Ardoiko zubira

14,9 km (29,8 km joan-etorria)

6 ordu
3 ordu

Argaren meandroen ibilbideari jarraituta, paseo handi hau korridore berde eta lasaia da, hiri sarea Atarrabiatik Zizur Nagusiraino zeharkatzen duena. Gainera, ondare historikoari dagokionez, oso zati aberatsa hartzen du. Zubiek, presek, errotek eta beste azpiegitura batzuek aurre egin diote denboraren joanari, eta ezagunak eta gozatuak izatea merezi dute.

Jarduera programatu

Erakusketa

Zientzia dibertigarria 2.0

Erakusketa hau fisikako zenbait esperimentuk eratuko dute, zientzien museoa balitz bezala. Hartara, bisitariek jariakinen dinamikarekin lotutako fenomeno fisikoak ikusi eta esperimentatu ahal izango dituzte, ikuspegi dibertigarri batetik.  

Hurrengo eguneanLarunbata 15 de Abendua
Aisia

Bookcrossing-a

Egin mundua liburutegi handi bat izatea… hemen bertan hasita! 

Hurrengo eguneanLarunbata 15 de Abendua
Bisita gidatua

San andres errota eta ogi tailerra

Tokia: San Andres Errota
Egunak: Igandeak
Ordutegia: 11:30ean
Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
Doako jarduera

Hurrengo eguneanIgandea 16 de Abendua
  • Hordutegia: Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00tatik 14:00ra
  • Bisita gidatuak: 12:00etan eta 13:00tean
  • Uztailaren 6an, 7an, eta 8an; Abenduaren 24an, 25ean eta 31an; Urtarrilaren 1ean eta 6an Errota itxita egoten da
  • Bizikletak maileguan hartzea: Larunbat, Igande eta jaiegunetan 11:00-14:00
  • Ogia egiten ikasteko tailerra: Igandeak 11:30
  • San Andrés kalea 6
    31625 Atarrabia
  • 7. eta 4. lineetan
  • Gaztelania / Euskara
  • Doako sarrera