11:00 - 14:00 eta
17:00 - 20:00
Bisita gidatuak:
11:30 | 12:45 | 18:00
Iraupena: 60 min
– – –
11:00 - 14:00 eta
17:00 - 20:00
Bisita gidatuak:
11:30 | 12:45 | 18:00
Iraupena: 60 min
– – –
Arga ibaiarekin bat egin aurretik Ultzama ibaiak deskribatzen duen ur-jauziak, ibaia gainditzen duen sei arkuko Erdi Aroko zubiak, Hirutasuneko jatorri erromanikoko basilikak eta Donejakue bideko erromesentzako egungo aterpetxeak, eraikin erantsirako jatorrizko helburua berreskuratzen duenak, Pilategiarekin batera, historia eta paisaia aldetik interes dudagabeko ingurunea eratzen dute, Iruñerriaren eta Pirinioaurreko ibarren arteko mugan.
XII. mendean, Orreagako lekaideek irin errota bat eraiki zuten, eta geroago, 1544an, handitu egin zuten, ehunak bolatzeko eta irazgaitz bihurtzeko pilategi hidrauliko bat eginda. XIX. mendearen erdialdetik aurrera, paper orea egiteko erabili zuten eraikina, lehenbizi, erabilitako ehunak baliatuta eta, geroago, pinukia baliatuta. Garai horretakoak dira tximinia, presa eta urari beheiti zegoen fabrikari zerbitzua ematen zion ubidearen lehen zatia. Denen artean industria arkeologiako multzo erakargarria osatzen dute.
Atarrabiako Pilategi berrituak Ibaiaren oparia erakusketa iraunkorra eskaintzen du. Hain zuzen, Iruñerriko ibaien eta ibai inguruneen bilakaerari buruzko ikuspegi historiko interesgarria da. Tradiziozko bolatzea erreproduzitzen duen garai bateko pilategiaren erreplikak, maketek, ikus-entzunezkoek, tailerrek, jarduerek eta bisita gidatuek aukera ematen dute eraikinaren eta Ibai Parkearen historia era atseginean ezagutzeko. Handik hurbil, San Andres Errotak handitu egiten du ingurumen sentsibilizazioko, aisiako eta topaketako proposamena, adin guztietarako.
8,2 km (16,4 km joan-etorria)
Ibilbide hau Atarrabiako Pilategitik abiatzen da, eta Ultzama ibaiaren ertzetik San Andres Errotaraino jaisten da. Han, Arga ibaian gora egin behar da Irozko zubiraino.
Ibilbide erosoa da, eta eskualdeko ibai ondare historiko aberatsenetakoa duen zati batean egiten da. Atarrabiak, Uhartek eta Esteribarko herriek beren garapenaren zati handi bat ibaien bizitasun eta aberastasunari zor diote.
6,2 km (12,4 km joan-etorria)
Ibilbidea Atarrabiako Pilategian hasten da, eta Ultzama ibaian gora egin behar da, ibai parkeko pasealekutik.
Ibilbide laburra da, zailtasunik gabea. Ibaiaren bi ertzetan ibiltzea txandakatzen du, zubi zaharrak daudela baliatuta. Eskualdeko paisaiaren ezaugarri den kontrastea ikus dezakegu: ibilbidearen lehen zatian industria paisaia nagusitzen da, eta bigarrenean, berriz, Ezkabarteko landa giroa.
15,8 km (31,6 km joan-etorria)
Ibilbidea Atarrabiako Pilategitik abiatzen da, eta Ultzama ibaiaren ertzetik San Andres Errotaraino iristen. Handik, Arga ibaiarekin batera beherantz egin behar da Barañaineraino, han Elortz ibaian gora egin behar da zati batean eta Ardoiko zubian amaitzen da. Ibilbide luzea da, hiriburuko eta inguruetako hiri paisaia eta ibaiko ekosistema konbinatzen dituena, eta ondare historiko handi eta interesgarria duena gozatzeko.
9,8 km
Paseo zirkular hau Atarrabiako Pilategian hasten da eta Ultzama ibaiaren ertzetik joaten da San Andres Errotaraino. Errotatik, Arga ibaian gora eginez eta ibai parkeko pasealekutik, Zabaldikako aisiarako eremuraino joan behar da. Donejakue bideak abiabururaino ekarriko gaitu, Arreko Hirutasun Santuan.
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Atarrabiako Pilategira egingo den txango honetan, pila edo bola zaharraren kopia martxan ikusi ahal izango dugu (eraikinari izena ematen dion makina), eta, hartara, garrantzi ekonomiko handia izan zuen jarduera tradizional horren ezaugarriak ezagutu. Denbora horretan, txikiek ibaiko biztanleak marrazteko aukera izango dute: Andres ahatea, Josefina amuarraina, Aroa karramarroa…
11:00 - 14:00 eta
17:00 - 20:00
Bisita gidatuak:
11:30 | 12:45 | 18:00
Iraupena: 60 min
– – –