ORDUTEGIA
Larunbat, igande eta jaiegunetan
11:00etattik 14:00etara
Bisita gidatuak + Jarduera osagarria:
11:30 / 12:45
Iraupen: 60 min
———
ORDUTEGIA
Larunbat, igande eta jaiegunetan
11:00etattik 14:00etara
Bisita gidatuak + Jarduera osagarria:
11:30 / 12:45
Iraupen: 60 min
———
Artetako iturburua edo sorburua Ollaranen dago, Iruñetik 30 kilometrora. Andia mendiaren barnean dagoen ur geruzatik ura ateratzeko irteera naturaletako bat da, eta bertan biltzen da gutxi gorabehera 100 kilometro koadroko eremu batean erortzen den ura. Egungo paisaia kareharrizko goi ordoki batena da, mila metro inguruko batez besteko garaiera du, eta ur irteera ugari eta erliebe karstikoaren forma tipikoak ditu, adibidez, dolinak, leizeak eta lapiazak. Goiz bateko paseoan egin daitekeen eremu murriztu batean, iturburua, gatzagak eta Artazulgo zintzurra urak eta denborak harkaitzetan duten eraginaren eta ingurunerako errespetuzkoa den eran baliabideak erabiltzen dituen giza presentziaren adibideak dira.
XIX. mendearen amaieran, iturri eta putzuetako ura, Subitzako iturburukoa eta Arga ibaitik ateratzen zena ez zen nahikoa Iruñeko 30.000 herritarren eskaerari erantzuteko. Izan ere, Osasun Batzordeak 1995eko koleraren eragin handia estolden egoera txarrari, ur eskasiari eta higiene ezari egotzi zion. 1895ean Artetatik ura ekartzen hasteak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen eta hornidura arazoetarako konponbidea izan zen, garai hartako teoria higienisten ildotik. Artetako urak Iruñerria hornitzen jarraitzen du, eta, era berean, Udarbe ibaia elikatzeko eta energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatzen da.
Milioika urtean, euri urak mendiko kareharria pitzatu eta disolbatu du, eta barnealdera iragazi da, pitzaduren, galerien eta leizeen sare bat eratuz. Denen artean ur geruza handi bat hartzen dute. Milioika urte lehenago, itsasoa zen ingurune hau guztia. Zentroa historia geologiko luze eta konplexu horri eskainita dago. Panelek, maketek eta ikus-entzunezko muntaketa batek erraztu egiten dute ulertzea nola eratzen eta itxuratzen diren kareharriak, mendiaren eta barneko ur geruzaren bilakaera zein izan den, eta Olloko diapiroaren eta Artetako iturburuaren jatorria zein izan den.
2,3 Km
Edertasun natural handiko inguru batean, paseo labur eta lasaia da, garai bateko eta egun zati batean lehengoratu diren Artetako gatzagetara eramango gaituena, Ollaranen.
6,2 Km
Olloibarko bazterrik ederrenetako batean egiten da zirkuitu hau, Udarbe ibaiaren buruan. Ura, basoak eta alorrak nagusi dira Artetako iturburuaren inguruko paisaia bikain honetan. Artetako iturburua gure eskualdea urez hornitzeko iturri nagusietako bat da.
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.
ORDUTEGIA
Larunbat, igande eta jaiegunetan
11:00etattik 14:00etara
Bisita gidatuak + Jarduera osagarria:
11:30 / 12:45
Iraupen: 60 min
———