Joskintzan hasi nahi duten guztientzat pentsatuta dago IdeaTelas tailerra. Ez da aurretik josten jakin behar. Tailerrean, Alazne Juaniz joskintzako espezialistak jakin behar duzun guztia irakatsiko dizu.
Saio honetan, ogitartekoak eramatekoa egiten ikasiko dugu, Boc'n'roll esaten zaiona. Oihal berrerabili bat erabiliko dugu, eta barnealderako, elikagaietarako egokia den forroa.
Eman izena berehala!
IdeaTelas tailerra egiten den egunetan ez dago Oihalak Josteko gunea erabiltzerik ez eta arropa trukatzerik ere.
________
Kontsultatu joskintzako ideiak eta aholkuak dituzten gure bideo-tutorialak.