Gustatuko litzaizuke Ibai Parkean paseo bat egitea ibilketa nordikoan arituz?
Ez baduzu kirol hau ezagutzen edo ezagutzen baduzu eta Eva Espuelas zentroarekin lankidetzan irteera bat egin nahi baduzu, toki egokian zaude!
Irteteko gunea Mendillorriko ur-biltegietako parkean egongo da; zehazki, mugikortasun iraunkorrari buruzko azoka egiten ariko den zelaigunearen sarreran.
Mendillorritik San Andres Errotarantz joango gara, eta ibilbidearen amaiera Atarrabiako Pilategian egongo da.
Ibilbidearen distantzia gutxi gorabehera 4 kilometro da.
12 urtetik gorako eta esperientziarik gabeko pertsonentzat.
_____
*Informazio garrantzitsua: ibilbidea ez da zirkularra, eta Atarrabiako Pilategian amaitzen da.
Etxera itzultzeko, garraio publikoa erabiltzera animatu nahi zaituztegu. Hona hemen gure zentroak konektatzen dituzten lineak:
Mendillorriko ur-biltegiak: 12. linea
Atarrabiako Pilategia: 7. eta 4. lineak
Izena emateko epea bukatu da
Adin guztietako hartzaileak
Doakoa
Inskripzioarekin
Jarduera nabarmenduak
Bisita gidatua
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.