• Erakusketa
  • Ibaiaren bizi izkutua

    Ibaiaren bizi ikustezina, ikusgarri!

    Gaurko haizeak kulunkan jarri du ibar-baso egur zapaia
    tuparrietan aurrera jariatuz doa zure isuria
    ixilean, garraxika, lasaitasunean eta azkarrean
    joaten ohi dira urak urtaroetan zehar
    natur parkearen emozio nahaspilean

    Gizateria doa ibilguan barna aurerra eta atzera
    aisian eta jolasean, zentzumenen gozamena pil-pilera
    agerian ez dagoenari erreparatu gabe ezjakinen antzera

    Ikustezina denari so gabiltza ibar ondoko tximeletxean
    zure ur gardenen biztanlego ñimiñoak arakatzean
    txorien egongela izkutua
    paisai ikusgarrrien margo eta belar osasunezko xaboi
    ibar bazterrean metaturiko zaborren erdoil artean.

    Ongi etorriak ikustezinaren ikusgarritasunera!

    ____

    Olerki honen bidez, ‘Ibaiaren bizitza ezkutua’ erakusketa aurkezten da, Burlatako Askatasuna BHIk antolatutakoa. Erakusketan, hain zuzen, ikusezina dena ikusgai bihurtu nahi da eta landa, hiria eta gu geu zeharkatzen gaituen ibaiaren figura gerturatu. Ibaia sakon aztertzeko bai zientziaren ikuspegitik eta bai arte plastikoen ikuspegitik ere ikastetxeko ikasle batzuek egin duten lana ikus daiteke erakusketan. 

    Koordinatzaileak: Olatz Díaz Loinaz eta Iraide Ongay Rodriguez.

    _____

    Irisgarritasun-neurriak ditugu zure esku erakusketa honetarako. Egin iezaguzu kontsulta!

     

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • Kale nagusia 64, 31610 Atarrabia

    Historia eta paisaia aldetik interes dudagabeko ingurunea eratzen dute, Iruñerriaren eta Pirinioaurreko ibarren arteko mugan.

    3 Jarduera
    4 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak