• Ekitaldia
  • Ibai Parkeko Argazki-rallya

    Familia osoak udaberriko egun bat aire zabalean gozatzeko aukera emango duen jarduera da hau. Izan ere, helduok eta neska-mutikoek parkeari eta naturari beste ikuspegi batetik begiratzen ikasiko dugu.

    Oinarriak eta izen-emateak:

    • Parte-hartzaileak: adin guztietako neska-mutikoak, helduak, gazteak. Familia osoek ere har dezakete parte.
    • Izen-emateak: apirilaren 20an bitartean, ostirala, orrialde honetako formularioa beteta.
    • Gaia: aurkeztuko diren lanek “Ibai Parkearen” gaiarekin lotuta egon behar dute, eta bere esparruaren barnean eginda.
    • Iraupena: parte-hartzaile bakoitzak ordu eta erdi izango du adierazten zaizkion arrastoak ebatzi eta, gehienez ere, bi argazki aurkezteko.
    • Argazki mota: sakelako telefonoa edo kamera konpaktua erabili ahal izango da argazkiak egiteko, eta gailuak ahalbidetzen duen kalitate handienarekin egin beharko dira (gutxienez 5 megapixel).
    • Erakusketa: behin eman direnean parte hartu behar duten argazkiak, argazkilari profesional batek eta paisaiaren kontserbazioaren arloko ingeniari Marion Stefanie Disenowsk-ek eratutako epaimahaia izango da, gehienez ere, 30 argazki hautatzeko arduraduna. 30 argazki horiek San Andres Errotan jarriko dira erakusgai, apirilaren 28a eta maiatzaren 20a artean. Erakusketak irauten duen bitartean, bisitariek argazki onenari botoa emateko aukera izango dute, eta, hartara, boto gehien eskuratzen duten bi argazkiak izango dira edizioaren irabazle.
    • Saria: kirol kamera bat boto gehien eskuratzen duten bi argazkientzat. Horrez gain, erakutsitako argazkiaren A2 tamainarako erreprodukzioa egingo da, egile bakoitzarentzat.

    Rallyaren ordutegiak:

    • 11:00etan. Parte-hartzaileei harrera egin eta rallyaren arauak azalduko zaizkie.
    • 11:30ean. Rallya hasiko da.
    • 12:30 eta 13:00 artean. Lanak jasoko dira.
    • 13:00etan. Bisita egingo da San Andres Errotara.
    • 13:45ean. Argazkiak erakutsiko dira eta pintxo-potea eskainiko da.

    Argazkien erakusketa APIRILAREN 28a eta MAIATZAREN 20a artean
    San Andres Errota zabalik dagoen ordutegian.
     

    Sarien banaketa:
    Maiatzaren 20an, igandea, 13:00etan.

    JARDUERA HONETARAKO, IRISGARRITASUN NEURRIAK DITUGU ZURE ESKU. GALDETU IEZAGUZU!

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa
    Hurrengo eguneanAstelehena 9 de Abendua
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanLarunbata 14 de Abendua
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 15 de Abendua