Uharte - Trukerako eta bigarren eskuko merkatua 2019
Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.
Eguna: Urriaren 6an
Ordutegia: 11.00tatik - 14.30etara
Tokia: San Jose plaza
Huarteko Udalak eta Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean antolatutan, bigarren eskuko eta trukerako azoka topagunea da eta aukera ezin hobea kontsumoari eta haren ondorioei buruzko gogoeta egiteko, eta bai gauzen bizitza baliagarria amaitzen duten ardurazko jokaerei eta birziklatzeari buruzko gogoeta egiteko ere.
Txikientzat, jolasak eta puzgarria egongo dira.
ETORRI ETA ZURE ORDEZ SALDUKO DUGU
Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Goiz atsegina igaroko duzu, familia osoarentzako jarduerak izango baitira. Eta, gainera, erabiltzen ez duzun zerbait baduzu eta beste aukera bat eman nahi badiozu, ekar ezazu eta zure ordez salduko dugu, gordailuan utzitako gauzen salmahaian. ARGIBIDE GEHIAGO
ESKATU ZURE SALMAHAIA
Eta zure salmahaia eskatzeko interesa baduzu, jada erabiltzen ez dituzun objektuak saltzeko, hemen eman dezakezu izena:
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.